Sanferminen hasieraren harira, indarkeria sexistaren kontrako plataformak

Sanferminen hasieraren harira, indarkeria sexistaren kontrako plataformak –

Sanferminen hasieraren harira, indarkeria sexistaren kontrako plataformakIndarkeria Sexistaren Kontrako Plataformak aurten ere, zailtasunak zailtasun, udalak kanpainarekin eta erantzun-protokoloarekin jarraitzeko konpromisoa hartu ondoren, adostutako terminoetan, erakundearekin duen lanari eta lankidetzari eutsiko dio. Sanferminak hasteko ordu gutxi falta direnean, oraingoan bai, eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko unea dela uste dugu emakumeok askatasunez eta berdintasunez gozatu ahal izango ditugun jaiak. Orain arte gertatutakoaz hausnarketa eta balantzea egiteko astia izango dugu geroago ere.

Azken sanferminetatik hona gauza asko aldatu dira; besteak beste, jai hauetan ez dugu Gora Iruñea! gurekin izango. Plataforma honentzat, zalantzarik gabe, ezinbesteko bidelaguna izan dena indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Hala ere, agur esan zigutenean esan genuen bezala, haien lana eta konpromisoa geratu zaizkigu, eta horiek kutsua utzi dute herritarrengan eta herri-mugimenduarengan. Gurekin lanean jarraitzen duen herri mugimendua gure jaietan eraso sexista bakar bat ere eman ez dadin.

Beste behin ere, Plataformak, Iruñerriko Mugimendu Feministarekin batera eta herri- mugimenduarekin koordinatuta, eraso sexisten aurkako protokoloari eutsiko dio gure gune guztietan, eta orain arte erabili izan dugun salaketa-telefonoa jarriko du martxan berriro ere.

Ordu batzuk baino ez dira falta jaiak hasteko, 2022ko sanfermin hauek geureak izan daitezen, kaleak, plazak eta gaua okupa ditzagun, nahi ditugun leku guztiak har ditzagun, nahi dugunean eta nahi dugun moduan, hauek baitira gure jaiak eta gu gara arauak jartzen ditugunak, beldurra geurea ez izatea lor ditzagun.

Gora borroka feminista!

Gora jai herrikoi eta parekideak!

Sanferminen hasieraren harira, indarkeria sexistaren kontrako plataformak