Nonahikoak

Nonahikoak –

Nonahikoak
Arg: @caosasuna_eus

Saiatzen naiz, baina zaila izaten da futbolari buruzko albisteei izkin egitea. Atzo alimaleko oihal bat zabaldu zuten Carlos III.a etorbidean, gizon bat heroi bihurtu nahi zuen pankartatzarra, 18 metrokoa. Gizaseme horrek gizonezko futbol profesionalean egiten du lan, Osasunako entrenatzaile baita. Kontratua luzatuko diote, eta badirudi halako alarde publiko bat behar-beharrezkoa zuela lanpostua bi urtez luzatzeko itunak; txaranga faltatu zaie. 

Batzuek arreta gose ase ezina izaten dute, gizonen gauzetan argi ikus dezakegu hori. Eta gauza horien gailurrean da futbola, XXI. mendeko fede itsua: bere aldareekin eta jainko nonahiko eta ahalguztidunekin. Seguruenik gaur morez tindatuko dira Osasuna taldearen sare sozialak. Baina atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, argi utzi zuten nork agintzen duen. Nork eskuratzen duen arreta guzia. Nork duen handien. 

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 8koa]

Nonahikoak

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude