Mikromatxismoez hausnar – Mikroagresioak

Mikromatxismoez hausnar – Mikroagresioak

Mikromatxismoez hausnar - MikroagresioakAzken boladan gure artean ere boladan da mikromatxismo kontzeptua, euskal feminismo gazte arranpalatsuaren itzalean. [Neskei, emakumezkoei zuzendutako] ‘eguneroko eraso ikusezin edo onartuak’ dio, esaterako, Txantreako Gazte Mugimenduaren bideo honek. Mikroagresioak. Eta badira antzeko bideo gehiago euskaraz ere Youtuben.

Gaur berriz AEON webgunean Scott Lilienfeld hausnarketa hau irakurri dut mikroagresioei buruz eta zer pentsatua eman dit. Lilienfeld psikologia irakaslea da AEBetan eta lan handia du egina psikologiaren inguruan hankaz gora jartzen gure artean erraz zabaltzen diren mito eta usteak (berak mito eta usteak jotzen dituenak, noski). Horien artean aipatzeko modukoak (bereak edo taldean burutuak):

  • Bere aurreneko Seeing Both Sides: Classic Controversies in Abnormal Psychology (1994)
  • Science and Pseudoscience in Clinical Psychology (2002)
  • What’s Wrong with the Rorschach? Science Confronts the Controversial Inkblot Test (2003)
  • 50 Great Myths of Popular Psychology: Shattering Widespread Misconceptions about Human Behavior (2009)
  • Facts and Fictions in Mental Health (2015)
  • Brainwashed: The Seductive Appeal of Mindless Neuroscience (2015)

Badu zoriontasunaren gainekorik ere inor bila balebil (Happiness, and Well-Being: Better Living through Psychological Science, 2015), baina nik oraintxe niri pentsarazi didan Mikroagresioei buruzko artikulua irakurtzera baino ez zaituztet gonbidatu nahi. Hala dio: Microaggressions? Prejudice remains a huge social evil, but evidence for harm caused by microaggression is incoherent, unscientific and weak.

.

Mitoa ote dira mikroagresioak ere?

Zuek esan.

Mikromatxismoez hausnar – Mikroagresioak

9 pentsamendu “Mikromatxismoez hausnar – Mikroagresioak”-ri buruz

  • joseba garcia 2017-06-27 21:28

    Distraitzeko beste estrategia bat besterik ez.

    Inoiz ez nuen imaginatuko ere zer nolako erokeriak sinisteko prest dagoen jendea. Ziklo historiko guztietan dago guztiaren errudun den giza talde bat. Orain esertzeagatik edo begiratzeagatik ere literalki bekatari gara. Agoteak, juduak, aberatsak, pobreak, emakumeak… eta orain gizon europarra. Aurreko mendean gehiegitan kendu zion boterea plutoklase kapitalistari.

    Bitxia nola dirurik eta botererik ez dugunok guztiaren errua dugun. Sekulako pribilegioa dugu! Gainera kolonialismoaren, esklabutzaren, pobreziaren, egiazko zein gezurrezko sexismoaren errua ere dugu… Errudun eta pribilegiatuak garela sinetsiaraziz politikatik aldentzea nahi dute. Baina zergatik ez dute abdikatzen boterean gizon gehiegi daudela predikatzen dutenek, Trudeauk, Sorosek, Obamak, Iglesiasek?

    Orain nazionalismoa demonizatuz, kaleratze masiboen bidez beldurra zabalduz, bigilantzia masiboz, armen debekuaz eta inmigrazioz herrien kohesioa apurtuz inoizko populaziorik sumisoena sortu dute.

    • Tal cual. Ea noiz batzen eta antolatzen garen benetako abertzaleok, benetako erakunde eta mugimendu bat sortuz. Garaia da dagoeneko. Sozialismo abertzale batek herria zatikatzeko ingenieritza sozial guztiaren aurka kokatuko litzake zalantza barik, herriaren nortasuna aurrean jarriz eta balore tradizionalak goraipatuz. Benetako abertzaletasun horrek iristen den bitartean, New World Order ekoiztu dituen monstruoak ikusten jarraituko ditugu, inauteriak balitz bezala: ile arroxako emakume obesoak gizonen aurkako kruzadei deitzen, islamiar erradikalak mezkitak eraikitzen, immigrazio suntsigarria euskaldunon diruarekin bultzatuz… Eta abar eta abar.

  • Hiltzen Hil 2017-06-28 16:27

    Bai, nik ere uste det sortu beharko genukeela foro edo blog berri bat, mugimendu abertzalearen paradigma-aldaketarako oinarriak eztabaidatzeko eta pixkanaka antolatzen joateko.

    Aspalditik jarraitzen ari naiz Proyecto Segunda República deritzon mugimendu nazionalista argentinar “berri” baten garapena. Horiek ere pixkanaka hasi ziren, eta gaur egun TLV1 deritzon youtube-kate bat dute telebista-saio ezberdinekin, eta formato horren bitartez ederki eragiten ari dira bai euren lurraldean eta baita mundu hispanoan ere.

    Jadanik bagara zenbait iruzkingile ikuspuntu amankomunetik, geroz eta gehiago dirudienez. Nire partetik zaila egiten zait tankerako erantzunkizun bat hartzea egunean 10 orduz lan egin eta gero, baina baliteke momenturen batean foro bat egitea. Beste norbait animatzen bada, abixatu dezala ere.

    • joseba garcia 2017-06-28 18:19

      Aurretik pare bat foro ireki izan ditut. Arrazoi honekin askatasunarenliga.eus ireki nuen duela gutxi, pentsamendu debekatuentzako foro bat.

      • joseba garcia 2017-06-28 18:30

        Webgunea eraikitzeke dago oraindik, egun gutxiren buruan prest egongo da.

        • Hiltzen Hil 2017-06-28 19:09

          Primeran Joseba! Abixatu prest dagoenean eta hara pasako naiz

  • Nirekin ere kontatu! Hau bezalako hedabide libre eta gainerako komunikabideetako iruzkinetan zabalduko dugu, seguru jende gehiago batzen dela

  • Zure artikuluak aurkitu berri ditut, eta benetan poztu naiz. Ia ezinezkotzat jota neukan euskaldun abertzale bat euskararen eta herriaren alde benetako lana egiten aurkitzea, amildegira garaman korronte tontoprogrearen parte izan gabe.
    Manspreading, mansplaining, mikromatxismoak, mikroarrazakeria… hainbat eta hainbat tontokeri zaku ideologikoan sartu eta irentsi egin behar ditugula dirudi batzuetan.
    Ardiak al gara? Abertzaletasunak zerikusirik ba al du patriarkatuaren aurkako trans-queer-bollo borroka iraultzaile antifaxista autogestionatuarekin? bataren edo bestearen alde egotea bikain iruditzen zait, baina ez ditzagun nahastu, mesedez.
    Gizarte heteronormatiboaren edo beste edozer “normatibo”tasunaren hedapenari buruzko kexak etengabe entzuteak badu grazia. Euskaldunon artean dagoen iritzi zuzenaren diktadura baino normatiboagoa den ezer ez dago. Hori bai, gure iritzi-polizia autogestionatua da guztiz.