Espetxe mistoak, soilik emakumeenak.

Espetxe mistoak – 

Espetxe mistoak

Baliteke jakitea ez-ohikoa dela emakumeak espetxeratuak izatea (kartzelako biztanleria osoaren ehuneko bost baino ez dira emakumeak), eta oso arraroa dela emakumeek delitu larriak egitea.

Era berean, jakin zenezake espetxean dauden emakumeek sexu-abusu eta sexu-indarkeria handia jasan dutela, askotan haurtzarotik, eta eragileak gizonak izan ohi direla. Litekeena da ez harritzea jakitean espetxean dauden emakumeek osasun mentaleko arazoen intzidentzia handia dutela eta, emakumeak kartzelako biztanleriaren hogeiren bat izan arren, autolesio guztien bosten bat egitea.

Ziur asko, ados egongo zara: garrantzitsua da emakumeentzako soilik diren espazioak eta zerbitzuak izatea, emakumeek beren delituen inguruko arazo konplexuei aurre egin diezaieten.

Hori guztia esanda, ondoriozta dezakezu emakumeen kartzelek sexu bakarrekoak izan behar dutela. Baina ez. Emakumeen espetxeak benetan mistoak dira, eta gizonak emakumeekin batera hartzen dituzte.

Gaur egun, gizonezkoak aurki ditzakegu emakumeen espetxeetan. Baita adingabeen aurkako sexu-delituengatik eta emakumeen aurkako indarkeria- eta sexu-delituengatik zigortutakoak ere. Justizia Ministerioak han egoteko eskubidea dutela esaten duelako daude han, transgenero gisa identifikatzen dira eta.

Espetxeak legeak dioena egiten ari al dira? Beno, ez. Berdintasunerako Legeak aukera ematen du gizonezko guztiak emakumeentzako sexu bakarreko espazioetatik kanpo geratzeko, helburu legitimo bat lortzeko bitarteko proportzionatua denean. Horren barruan sartzen da beren burua emakume gisa identifikatzen duten eta, beraz, “generoa berresleitzeko” ezaugarri babestua duten gizonak baztertzea.

Agian ez dakizu “genero-berresleipenak” ez duela eskatzen “trans” izateko aldaketa fisikorik, ebakuntza kirurgikorik edo tratamendu hormonalik egitea. Espetxean dauden emakumeentzat, horrek esan nahi du gizonezko-anatomia erabat osorik eta funtzionamenduan duen pertsona bat haiekin hartu behar izatea espetxe barruan.

Litekeena da orain pentsatzen egotea, bederen, eragin-ebaluazio bat egon behar dela, gizonezkoak emakumezkoekin preso hartzeak emakumeengan dituen ondorioak aztertzeko, eta hori segurua dela frogatu dela. Baina ez. Ez da politika honek emakume presoengan duen eraginaren ebaluaziorik egin.

Inpaktu formalaren ebaluaziorik egon ez bada ere, suposa zenezake ez dela emakumeak kaltetu dituen gorabeherarik egon.

Baliteke indarkeriazko delituengatik eta sexu-delituengatik zigortutako gizonak emakumeen espetxeetan egon, eta emakumeek kalteak jasan dituzten kasurik ez ezagutzea. Hona hemen lagin bat .

Gehitutako arriskua emakume presoentzat

Gizonezko presoak emakumeentzako espazioetan hartzeak emakumeek eragiten ez dituzten arriskuak sortzen ditu, horien artean daude bortxaketa eta haurdunaldia, eta ez dira legezko atxiloketaren ondorio arruntak.

Politika hauek pribilegio ez-ofizial bat dira, gizonezko presoen kohorteari emandakoa. Nahiz eta ezein emakumek, eta gizon gehienek, ezin duten aukeratu kondena zein espetxetan beteko duten edo kondena norekin beteko duten, transgenero gisa identifikatzen diren gizonezko preso batzuek bai egin dezakete.

Nori egiten dio mesede gizonak emakumeen espetxeetan hartzeak? Espetxean dauden emakumeen interesei, behintzat, ez.

Hau guztia ez da berria: gure inguruko herrialde batzuetan gizonezko presoak espetxeratuta egon dira emakumeen espetxeetan 1980ko hamarkadatik, gutxienez. Michael Biggs irakasleak “The Transition from Sex to Gender in English Prisons” lanean ezartzen duen bezala: gizonezko preso bat esparru femeninoan hartzea ahalbidetzen zuten irizpideak aldatu egin dira hamarkadetan zehar; aldatu ez dena da duintasuna, pribatutasuna eta segurtasuna, emakumeentzako sexu bakarreko  espazioak egoteko arrazoi berberak, bigarren mailakotzat jotzen direla  gizonezkoen autoerrealizaziorako nahiaren aurrean. Orduan ez zegoen ondo eta orain ez dago ondo.

Gure ustez, transgenero gisa identifikatzen diren gizonezko presoak emakumeekin batera espetxeratzeko politika eta praktika emakumezko delitugileei zuzendutako zigor ez-ofiziala da, eta soilik emakumeei zuzendutakoa: gizonezko presoak emakumeekin batera espetxeratzen dituzten bitartean, transgenero gisa identifikatzen den emakumezko preso bakar bat ere ez da inoiz kartzela maskulino batera bidaltzen. Nolabait, gizonen espetxeetan sartzea nori baimentzen zaion erabakitzean, espetxe-zerbitzuak argi dauka sexua aldaezina eta garrantzitsua dela. Kartzelan, kalean bezala, gizonek sexu bakarreko espazioei eutsi diezaiekete. Emakumeen espazioak dira sexu misto bihurtzen direnak.

Nazio Batuen Torturaren Kontrako Azpibatzordea Australian

Duela aste batzuk argitaratu zen sakonki dokumentatutako azterlan bat Australian, Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo laidogarri batzuen prebentzioari buruzko Nazio Batuen Azpibatzordearen aurrean (SPT, ingelesezko sigletan) aurkeztu zena, azpibatzorde horrek OPCAT bisita egin aurretik (Optional Protocol to the Convention against Torture and Other Cruel, Inhuman or Degrading Treatment or Punishment – Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo laidogarri batzuen aurkako Konbentzioko Aukerako Protokoloa –).

Ez dakigu oso ondo zergatik, baina Australiako gobernuak ez du baimenik eman ordezkaritza horrek emakume australiarren kartzela batzuk bisitatzeko. Nazio Batuen Erakundeak bertan behera utzi du torturaren aurkako misioa Australian, ikuskatzaileei herrialdeko hainbat kartzela eta atxilotze zentro bisitatzen utzi ez zitzaielako.

Derrigortutako diskurtsoa.

Erakunde misto batean giltzapetuta egotea ez da legezko atxiloketaren ondorio normala, eta gizonezko batek sexu-erasoa egiteko arrisku handiagoari aurre egin behar izatea ere ez. Halaber, ez da nolanahikoa emakume presoei kalte psikologikoa eta emozionala eragitea gizonezoekin espetxea partekatu behar dutenean. Zigor justiziaren sistema osoan onartzen da espetxeratutako emakumeak traumatizatuta daudela, kalteberak direla eta, askotan, kondenatuak izan direnak baino delitu larriago batzuen biktima direla, oro har indarkeriazkoak edo sexualak. Zigor ez-ofizial honek beste dimentsio bat du, bereziki makurra: behartutako diskurtsoaren zigorra, doktrinamenduaren zigorra.

Doktrinamendu-prozesu horrek eskatzen du errealitatea deskribatzeko indarrean dagoen ideologiarekin bat datozen hitzak soilik erabiltzea. Kartzelan dauden emakumeei hizkuntza, kontzeptuak eta esperientziak lapurtzean datza, alegia. Emakume presoekiko krudelkeria berezia da. Arestian aipatu bezala, datuen arabera, emakumezko delitugileek emakumeen aurkako indarkeriaren eta sexu-erasoen tasa handiak jasan dituzte, askotan haurtzarotik. Espetxean dauden emakumeek oso ondo dakite nor den gizona, nor den gizonezkoa eta zein sexuk duen arriskurik handiena. Hala ere, gizonezko presoa, gizona, identifikatu ezin den arrisku bihurtzen da, ez da identifikatu behar, gainera.

Emakume presoak, oro har, ez dira kexatzen, ez duelako merezi. Emakume batek gizonezko preso baten ekintzei buruzko kexa bat aurkeztuko balu, emakumezko izenordainak eta preso horrek aukeratutako izen femeninoa erabili beharko lituzke. Baina ez zen emakume bat izan harekin oldarkorra izan zena, mehatxatu zuena, eraso egin ziona, eta zakila erakutsi ziona. Gizonezko heldua zen, gizona. Erabili behar duten hizkuntzak, berriz, esan nahi du emakume bat zela gertakaria eragin zuena, erasotzailea emakumea dela onartu behar du, emea dela.

Hitzak ahaltsuak dira, eta emakumeek indarkeriazko eta sexu-delitu larriak egin dituztela dioten txostenen tantakako efektuak gizonen eta emakumeen delinkuentzia-patroien artean ezagutzen ditugun ezberdintasunen ulermena desitxuratzen du. Horrek arriskuari eta babesari buruz pentsatzeko dugun moduari eragiten dio. Hau ez da adierazpen askatasunaren ukazioa bakarrik. Hau derrigortutako diskurtsoa da, emakumeak ideologia bat baieztatzera eta onartzera behartzen dituena. Ez badute men egiten, zigortu egiten dituzte.

Espetxe mistoak

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

4 pentsamendu “Espetxe mistoak, soilik emakumeenak.”-ri buruz

  • TERF-ak, gure gizartearen minbizia!

  • Amonamantangorri 2022-11-24 02:19

    Oso arrazoibide sakona, Matx jauna.

    Dirudienez, Salhaketa elkartea ere abezedario mugimenduak abduzitu du. Jakina, “pertsona transek” beren barnean biziro eta sakonki sentitzen duten sexuaren moduluetan egoteko eskubide inpepinablea daukate. Salhaketa jo ta su jarri da horren alde. Noski, unibertsoko kolektibo zaurgarri eta zanpatuena defendatu beharra dago. Emakume presoak, hor konpon.

    Ingalaterran 2018an, Stephen Wood espetxeratu zuten, bigarrengoz, emakume eta neskatoak bortxatzeagatik. Bere burua emakume transgenero identifikatu zuenez, emakumeen kartzela batean sartu zuten. Bertan, beste lau emakumeri eraso zien.

    Gizonezko transfemeninoen ohiko delitu-jokamoldea ez da emakumezkoen batez besteko jokamolde berdina. Haien jokamoldea zeharo gaizkile gizonezkoen molde berekoa da. Izan ere, erabat sozializatze maskulinoa bizi izan dute eta EZ DIRA EMAKUMEAK. https://fairplayforwomen.com/transgender-male-criminality-sex-offences/

    Gabriel Arestiren “Egia bat esateagatik” zeinen aktuala den, hirurogeta pikogarren urtekoa izateko…

  • Alpargatero 2022-11-24 09:47

    Hirugarren olatuko feminismoaren gauzak dira, baina eromen hau zuekin hasi zen, bigarren olatuko feministokin, zuek hasi zineten irrazionaltasuna eta absurdoa lege bihurtzen. Orain gauzak urrunegi eramaten ari direla diozue, bada “kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu”. Nik ez dut dudarik, emakume bihurtzea administrazio-izapide huts baten bidez posible den unean bertan baliatuko dut aukera hori. Ez gaizki hartu, elkartasunagatik egingo dut; gaur hemen emakumeok nozitzen duzuen diskriminazio berbera neure gain hartuko dut.

  • Feministen helburu bakarra gizonen aurka ekitea da. Ez dute arazorik izan kontratazio metodo ilegal guzti hauekin, dirulaguntza diskriminatzaile guzti hauekin, genero biolentzia lege diskriminatzaileekin, lan istripuekin… baina honekin nahikoa ez eta orain emakume transexualak ere gorroto dituzte komeni ez zaielako.

    Barkatu, baina woke politika honekin aurrera egin nahi zenuten, orain ondorioak irentsi. Eta ez komeni zaizuelako atzera egin. Misoginia egon dira oihukatzen gezurrak babestearren, baina orain transfobo hutsak dira. Espero dut trans legeak erakunde femin4z1 guzti hauek ilegalizatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude