(Zure) etxeko atarian euskaraz harro

(Zure) etxeko atarian euskaraz harro – 

Zure etxeko atarian euskaraz harro. atea itxi mesedez
Atearen bi aldeetatik ikusten den plaka.

Euskal Herriko biztanle gehienak pisuetan bizi dira, solairuak dituzten eraikinetan. Auzokide-komunitateak osatzen dituzte eraikin horietan. Bada, zer nolako presentzia du euskarak eremu pribatu horretan? Zonalde soziolinguistikoaren arabera, presentzia handiagoa edo txikiagoa da.

Seinaletika edo hizkuntza paisaia zonalde erdaldunetan negargarria da. Bilbo edo Gasteiz batean, adibidez, gure hizkuntzan hitz bakarra ere ez duten atariak dira gehienak. Euskal hiztunak %25 izan badaitezke ere, are gutxiago euskararen presentziaz kezkatuta dauden auzokideak. Baina euskaragatik ardura duen auzokideren bat baldin badago, zaila suerta dakioke bere eskubidea aldarrikatzea. Eta hala eginda ere, burdindegi, ferreteria edo interneten bilatuta ere, aukera gutxi daude plakak euskaraz topatzeko. Hori dela eta, prozesu hori pixkatxo bat errazteko ekintza burutu dugu.

euskaragara.net-en plaka sorta berria atera dugu. Atarietan agertu ohi diren mezu horien plaka edo errotuluak. Auzokideek nahiz atarian sartzera doan edozeinek ikus ditzan.

 

Zure etxeko atarian euskaraz harro.

Hauek dira zure edo inguruko atarietan jar ditzakezun plakak:

  • Atea itxi, mesedez. Eskerrik asko. Bi aldeetatik ageri da. Hortaz, kristalean jarriz gero, aurretik eta atzetik ikusten da. Sartzean eta ateratzean ikusgai.
80 mm (zabalera) x 30 mm (garaiera).

 

 

  • Auzokideek ez dute euren postontzietan publizitaterik nahi. Mila esker.
95 mm (zabalera) x 45 mm (garaiera)
auzokideek ez dute euren postontzietan publizitaterik nahi
“Esta comunidad no desea publicidad” antzeko mezua.
  • Suhiltzaileek soilik erabil dezaten. Gorriz lakatutako plaka, laser zuriarekin markatua.
200 mm (zabalera) x 50 mm (garaiera)
soilik suhiltzaileek erabil dezaten
“Uso exclusivo bomberos” mezuaren baliokidea. Garaje edo atari parean egon ohi dira. Egin klik handiago ikusteko.

 

Plaka guztiak aluminio anodizatu zurrunezkoak dira eta autoitsasgarri (autoadesivo) dute. Hots, jarritakoan itsasten dira.  Azalera lisoak izatea eta garbi egotea gomendagarria da. Hori bai, ondo pentsatu behar da itsatsi aurretik. Izan ere, behin jarrita oso gogor itsatsita geratzen da. Ezinezkoa da eskuz desitsatsi eta kentzea.

Plaka guztiak Euskal Herrian eginda daude, Elgoibarko Iraegui tailerretan. Harreman guztia (eskaera, aurrekontua…) euskaraz burutu dugu. 2019tik egindako 4. plaka sorta da hau.

5€tan horrela saltzen ditugu, hortaz, merkatuko preziotik behera. Helburua ez baita dirua egitea, euskararen presentzia handitzea baizik. Merkatuan, 10€tik gorako prezioan saltzen dira, baita gaztelaniazkoak ere. Euskarazkoak, gainera, zailak edo ezinezkoak dira lortzen.

Zure plaka eskuratu nahi baduzu, deitu 665757161 zenbakira edo idatzi hona: info@euskaragara.net

 

Erdara, seinaleetatik ezabatu. Ados zaude? Estrategia eraginkorra?

Uste dugu eraginkorragoa dela, denbora, dirua eta arreta jartzea euskara agertuko den seinale horiek sortzen eta (gure) auzokideak konbentzitzen. Agian, azken hau da garrantzitsuena. Bihotz eta arimak gureganatzea. Euskaldunei helarazi behar zaien mezua hau da: “aizu, bai, gure hizkuntzan agertzea oso garrantzitsua da. Euskarari presentzia ematea euskaldunekiko errespetua adieraztea da eta euskaltzaleon eskubidea ere bada“.

Euskaltzale ekintzaileek gaztelaniazko hitzak ezabatuz (Durango). Ez al da eraginkorrago euskaraz ez dagoen hori euskaraz jartzea? Lan nekezagoa agian, baina eraginkorrago. Ezabatzea errazagoa da sortzea baino. Fijatu zaitez atzekaldeko 3 ateetan. “agua”, “luz”, “basuras”. Hori euskaratzeko ekintzak egin behar dira, funtsean, auzokideekin hitz eginez. Edo gure kabuz euskaratuz.

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

4 pentsamendu “(Zure) etxeko atarian euskaraz harro”-ri buruz

  • Kaletik holako plaka bat ikusi dut. Nire etxean ez dugu behar, baina eska leike halanda be?

  • Benat Castorene 2022-02-02 09:19

    Piska bat ildo horretatik
    Gers departamenduan (edo ondoko batean) barna ilbiki nintzela, eskualde berezi batean, ohartu nintzan baserrien izen gaskoi guziak iragarriak zirela errepidetik abiatzen ziren bide sendren hastapenetan: Lestrada, Lafita eta horrelako. Ez ziren zurezko pankarta xume eta kaskarrak baizik baina biziki usaia polita iduritu zitzaidan
    Guk ere baditugu oraindik izen ederreko baserriak edo baserri ohiak.
    Beraz, gure herria markatzeko gauza tipia litzateke , baina ez litzatekeia eder gure baserri haiek bide bazterretan xinpleki seinalatzea Gaskoi horien etsenplua jarraituz?