Zizur Nagusiak Euskararen Ordenantza aldatu zuen, lan deialdietan balorazioa hobetzeko

Zizur Nagusiak Euskararen Ordenantza –

2019-06-07: Zizur Nagusiko udalak euskararen ordenantza aldatu zuen, lan deialdietan euskararen balorazioa nabarmen hobetzeko.

Zizur Nagusiak Euskararen Ordenantza aldatu zuen, lan deialdietan balorazioa hobetzekoZizur Nagusiko Udala eremu mistoan abangoardian jarri da, lan deialdietan euskararen balorazioari dagokionez.

Lehen, euskaraz jakitea beharrezkoa ez zenean, euskara meritu moduan baloratzea besterik ez zuen arautua, portzentajea zehaztu gabe.

2019ko ekainaren 7an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean arauketa berria.

“18. artikulua. Zizur Nagusiko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea.

19. artikulua. Euskarak deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) %5eko balorazioa izanen du. Aitzitik, herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) %10eko balorazioa izanen du”.

Zorionak Zizur Nagusiko Udalari! Antsoaingo eta Iruñeko Udalaren parean jarri da erabaki on honekin.

Zizur Nagusiak Euskararen Ordenantza aldatu zuen, lan deialdietan balorazioa hobetzeko
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Zizur Nagusiak Euskararen Ordenantza aldatu zuen, lan deialdietan balorazioa hobetzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude