Zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa ele bitan bidaltzerik ez zen onartu

Zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa ele bitan bidaltzerik ez zen onartu –

Zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa ele bitan bidaltzerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan.

Zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa ele bitan bidaltzerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan.Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hogeita hirugarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

HOGEITA HIRUGARREN ALEGAZIOA

7. artikulua: “Iruñeko Udalak eta haren sektore publiko instituzionalak berdintasunean erabiliko dituzte gaztelania eta euskara herritarrei orori zuzentzen zaizkienean, eta bereziki irudi korporatiboan. Hartara, ele bitan eginen dira:”

7. artikuluan 7.l) gehitzea:

“Iruñeko Udalak hiritarrei bidaltzen dien informazioa (besteren artean, zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa), hiritarrak hizkuntza batean bidaltzea eskatu ez badu”.

Arrazoia:

Harrigarria bada ere, zirkulazio eta hiri kontribuzioari buruzko informazioa, orokorrean, gaztelania hutsean bidaltzen du Iruñeko Udalak.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI

Alegazioa ezestea proposatzen da, errepikakorra jotzen baita, proposatutakoa artikulu beraren g) letran jasota dagoelako.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA

Hauxe da 7 g) artikulua: “Udalak eta haren sektore publiko instituzionalak administrazio-prozedurei buruzko argibideak emate aldera herritarren eskura jartzen dituzten agiriak eta ereduak, bai eta prozedurak tramitatzeko eskaintzen dituztenak ere”.

Beraz, proposatutako 7 l) artikulua ez da beharrezkoa: “Iruñeko Udalak hiritarrei bidaltzen dien informazioa (besteren artean, zirkulazio eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa), hiritarrak hizkuntza batean bidaltzea eskatu ez badu”.

Berriz ere Iruñeko Udalaren zinismoa agerian geratzen da (aldaketaren aldeko gobernu taldearekin). Ez da beharrezkoa 7 l) artikulua, errepikakorra delako. Baina hori bakarrik alegazioa ezesteko unean. Praktikan, zirkulazio eta hiri kontribuzioari buruzko informazioa gaztelania hutsean bidaltzen baitu, bidaltzeko orduan 7 g) artikuluaren barruan ez daudelako.

Euskararen aldeko indarren inkoherentzia, zinismo pixka batekin nahasten denean…

Zirkulazio eta …

Zirkulazi o eta hiri kontribuzio tributuei buruzko informazioa ele bitan bidaltzerik ez zen onartu

Administrazioan Euskaraz Taldea