Zirimiria

Zirimiria –

Zirimiria

Noiz edo noiz leiho honetara natorkizue euskararen gaia besapean dudala. Nahiko astuna naiz horretan, badakit. Baina are astunagoa da errealitatea. Eta are saiatuagoak dira euskararen aurkako ekintzak egunero-egunero gauzatzen dituzten soldatapekoak.

Erran nahi baita arraroa da euskararen inguruko albiste negatiboren bat ez duen eguna. Kasik erranen nuke gure egunkariek dagoeneko ez dituztela halako albisteak jasotzen. Hain dira errepikatuak.

Dela Nafarroako Administrazio Auzitegiak Zizur Nagusiko plantilla organikotik lanpostu elebidun batzuk ezabatu dituela. Dela Nafarroako Gobernuak are gehiago murriztu duela Altsasuko Lanbide Heziketako euskarazko eskaintza. Dela bihar edo etzi euskarafoboek eginen digutena.

Aspalditxotik, etengabea da euskararen aurkako zirimiria, etengabea da gure hizkuntza kontu negatiboekin lotuta baboak bustitzen eta konbentzitzen dituen zirimiria.

Eta, zer nahi duzue erratea, nire ustez bada garaia kontrako bidean bustiko duen euri zaparrada ekar dezakeen konjurua egiteko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko urriaren 28koa]

Zirimiria

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.