‘Zientzia-azoken liburu berdea’ liburua argitaratu da

‘Zientzia-azoken liburu berdea’ liburua argitaratu da –

'Zientzia-azoken liburu berdea' liburua argitaratu da.

FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) Zientzia-azoken liburu berdea (Libro Verde de las Ferias de Ciencia) izeneko liburua prestatu eta argitaratu du, Espainian antolatzen diren Zientzia Azoka nagusienen parte-hartzearekin, Elhuyarren Zientzia Azoka barne.

Liburuaren abiapuntua jada indarrean dauden azokak dira, eta bertan jasotzen dira azoka bat abiatzeko ezaugarri nagusiak eta faseak, baita horretarako beharrezko praktika onak; hori guztia azoka antolatzen hasi nahi dutenen inspirazio izateko helburuarekin.

‘Zientzia-azoken liburu berdea’ liburua argitaratu da
‘Zientzia-azoken liburu berdea’ liburua argitaratu da

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.