Zertan ari, GARA? Fitsik konprenitzen ez…

Zertan ari, GARA? Fitsik konprenitzen ez…

Zertan ari, GARA? Fitsik konprenitzen ez...Egun batzuetako aldearekin, Victor Moreno “idazle eta irakaslearen” bi artikulu argitaratu ditu Garak, luze eta zabal.

Hango eta hemengo bazterrak miatuz ateratako proposamenekin, eta berezko aurreiritzi zoparekin nahastuz, testu mingotz bezain nahasiak osatu ditu Morenok.

Honelakoxe harribitxiak jaurti ditu patxada osoz, nondik eta Garako orrietatik: “parece extraño que se la considere (a la lengua) como nota imprescindible de la identidad individual y colectiva. Al otorgarle esta importancia, nos colocamos a la misma altura que esos dictadores que para aniquilar a un pueblo les prohibían hablar su lengua autóctona”… Harrapazak!

Morenoren iritziak bereak dira. Horiek baino tristeagoak ere irentsi behar izaten ditugu egunero hemen eta han.

Ulertzen ez dudana da Garak ematen dien lekua eta hauspoa… Mendia, Unzalu eta enparauei bidea lehuntzen?

Horra testu biotatik hartutako pasarte gogoangarri batzuk:

Siendo la lengua un evento que tiene mucho de darwinista, un proceso y producto tan azaroso como accidental, parece extraño que se la considere como nota imprescindible de la identidad individual y colectiva. Al otorgarle esta importancia, nos colocamos a la misma altura que esos dictadores que para aniquilar a un pueblo les prohibían hablar su lengua autóctona. Nadie como los dictadores han dado tanta importancia a la lengua de los demás para destruirla. Pensaban que mataban un pueblo destruyendo su lengua. Olvidaban que el pueblo es mucho más que la lengua que habla.

Hay quienes sostienen que al hablar castellano adquirimos la «identidad» española, no solo en términos administrativos y burocráticos, sino en un nivel más profundo y raigal. Y ello porque la lengua sigue juzgándose como clave definitiva en la adquisición de la identidad. La lengua de cada país o de cada Nación sin Estado posibilita una identidad específica y una forma de ser. La lengua, mucho más que cualquier condumio espiritual o gastronómico, es un factor determinante en la configuración del yo. Y, ¿qué sucede cuando en un territorio se hablan dos lenguas diferentes? Según lo dicho, tal situación generará dos tipos de sujetos, toda vez que la realidad se centrifuga mediante un artefacto gramatical distinto. Premisa que significaría que los conflictos que viven las personas en una situación diglósica se derivan del hecho de hablar distinta lengua, pues tales sujetos decodifican la realidad de un modo, ya no distinto, sino enfrentado. Una majadería deductiva que en su día defendió el ensayista Steiner, haciéndole decir que «sin duda» el terrorismo tenía un componente lingüístico.

El mexicano habla mi lengua, pero no es español. Y yo tampoco soy mexicano. Hablar idéntica lengua no otorga el mismo carnet de identidad. ¿Por qué? El mexicano utiliza los mismos significantes que yo, pero el sentido que da a las palabras están ligadas a una cultura particular, mamada desde el útero materno y en un contexto físico, histórico, social y afectivo distinto.

No comparto, en consecuencia, aquella idea conductista del pasado, que sostenía que hablar euskara libraba al país de caer en la idolatría, en el laicismo, en el ateísmo y en la blasfemia. Y, por supuesto, en el españolismo. Al parecer, el conde de Lerín debía hablar un euskara muy raro para echarse en brazos de los invasores castellanos. En cambio, el euskara de la familia Jaso del castillo de Javier era anticastellano per se.

La realidad, si no se nombra, no existe. Al nombrarla con una lengua determinada, la realidad cobra caracteres que solo esa lengua es capaz de crear y de entender. Al euskara le correspondería una realidad acorde con su estructura lingüística, lo mismo que al castellano la suya. Un disparate de este tamaño lo patentaba la crítica literaria hace unos años, donde sus más reputados críticos defendían que solo la literatura era capaz de dotar de existencia la realidad.

Fanatismo. También podríamos denominarlo fundamentalismo, pues eleva la lengua al mismo rango y categoría que tiene la religión en ciertos movimientos radicales y fanáticos. El fundamentalismo lingüístico otorga a la lengua la categoría de esencia cuando no lo es. Cuando se convierte en esencia, el fanatismo no anda lejos.

Situar en la lengua el fundamento de nuestra singularidad personal es peligroso para la convivencia, caso de que no contemos con otros resortes psicológicos y sociales que mitiguen esa influencia fanática en el comportamiento.

Zertan ari Zertan ari  Zertan ari
Gara, hizkuntza, Victor Moreno
JJ Agirre

ELAkidea eta abar.

31 pentsamendu “Zertan ari, GARA? Fitsik konprenitzen ez…”-ri buruz

  • Gabon JJ. Ez zaitez haserretu motel. Begira, nik txip-a aldatu nuen duela asko, eta sekulako bake psikologikoa eman dit inolako konplexurik gabe, normaltasun osoz errealitatea den bezala onartzeak. Jada ez dago nire ideien eta obserbazioaren arteko kontraesanik…

    Euskalduna euskaraz mintzo dena besterik ez da. Ez diegu Garako edo dena delakoei ezer eskatu behar zeren ez dute ezer egingo, ez baitira euskaldunak. Jada ez dut garai baten nuen neurosia konturatzen nintzenean, eta onartu nahi ez nuenean, euskaldunoi kalte berdina ekartzen diela Garak edo Diario Vascok. Tabernako militante independentista española edo okindegiko fatxa española, berdin.

    Eta gainera protagonismoa eta ardura ere geure buruari ematen diot diot horrela, energia galdu gabe: gu gara gure liburuak, telesailak, eztabaidak, euskararen exigitzea eta abar egin behar dugunak. Garakoek, Deiakoek, Diario Vascokoek… ez dute gugatik egingo. Ardura gurea da soilik (horrek ez du esan nahi haiek gaizkia egiten ari ez direnik).

    Utzi behar dugu español eta frantses baskofiloak gure laguntzat hartzea, eta hasi behar gara lanean haiei ezer eskatu gabe. Guk, besteek ez baitute egingo!

    Adeitasunez,

    Batman

  • Pruden Gartzia 2016-07-28 21:24

    Espainian (eta baita Frantzian ere, ziur aski) antinazionalismoa eta antiklerikalismoa txapon beraren bi aldeak izan dira historikoki, hau da, gizaki unibartsal progresista jakitun bezain abstraktuaren ondare intelektuala. Kontua da Victor Morenorekin barre ederrak egin izan ditugula bere ziztada antiklerikalekin… eta orain, txanponaren beste aldea.

    Ahal Dugu-rekin nago berdin gertatzen zaigula (gertatuko zaigula) euskaltzaleoi. Ondo goikoei egurra ematen dietenean, baina hizkuntzaz edo nazioaz hitz egiten hasi bezain laster, komediak.

    Hala ere ez dakit ze problema dagoen horrelako artikulu bat GARAn argitartzeko. Artikulu ugari atera izan ditu egunkari horretan, batzuk oso onak (nik literaturari buruzkoak maite izan ditut gehien, besteak askoz gutxiago) eta ez dakit zergatik eskatu behar zaion GARAri (zuzen edo zeharka) hura zentsuratzea. Hori ez da bidea, ez da ezertarako bidea.

    Problema ez da Morenok horrelakoak ateratzea (usatuak gara horrelakoak irakurtzen han eta hemen), problema, benetako problema, izango da “gureek” emango dizkioten “erantzunak”, edo horietako batzuk behintzat. Nafarroan gainera. Beldur naiz hortik ez dela ezer onik etorriko.

    Enfin, ea oharkabean pasatzen den, guztion onerako.

  • JJ Agirre

    Tira, Garak artikulu asko eta asko “zentsuratzen” ditu egunero, eta interesatzen zaizkionei ematen die argi berdea. Egunkarietan argitaratzen dira argitaratzen direnak, Garan eta beste edozeinetan ere. Susmoa daukat Garako buruen irizpide nagusia ez dagoela Victorren irizpidetik urrun, eta horrexegatik eman diotela bide.
    Niri iraingarriak iruditzen zaizkit zenbait pasarte, baina jakina, askoz errazagoa da euskaltzaleei egurra ematea edozein aitzakia baliatuta, bere kide erdaltzale boteretsuei baino, tarteka disimulatzeko egiten badu ere: “gutxi baikara eta ez gara ondo konpontzen…”, txisteak esan bezala.
    Niri ez didate jasoko dituen erantzunek beldurrik ematen. Beldur naiz, ostera, merezi bezalako erantzunik ez duela jasoko, duela ez hainbeste, Txalapartako editore hark jaso ez zituen gisan (http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1413182326/).

  • Hiltzen Hil 2016-07-28 22:24

    Zenbat txorrada jasan behar ditugun “”gure””” prentsan eta web orrietan. Gaitzerdi gauzak argiago dituzten Korsikako abertzaleek:

    “Le FLNC menace les “islamistes radicaux de Corse” de “réponse déterminée” en cas d’attaque”

    http://www.itele.fr/france/video/le-flnc-menace-les-islamistes-radicaux-de-corse-de-reponse-determinee-en-cas-dattaque-169455

  • Beno, Victor Moreno aspaldiko artikulugilea da GARAn eta horrela demostratzen da egunkari horretako hainbat idazlek euskarari buruz duten iritzia.

    Oso gauza txokantea da jakitea Morenorentzat euskara nortasun agiri bezala planteatzea elkar bizitzaren kontrako faktorea dela. Baina ezker abertzalearen ohiko portaerarekin koherentea da ere: euskara batzutan borroka gakoa da eta bestetan erditik kendu behar den oztopoa. Euskara instrumentala da, beraz orain ez da aldarrikatu behar ze beharrezkoak diren euskara preziatzen ez dituzten batzuk.

    Indar akumulazioa beharrezkoa denez gero ezker abertzaleak ez ditu ofenditu behar ez euskaradunak ala euskara pito axolik dunak. Dena den, nola ezker abertzalean jokaera eskizofrenikoa gauza ohikoa den, beti izango ditugu euskara gauza guztien gainetik aldarrikatuko duten zenbait erradikal, batez ere EAJ izorratzea baldin bada helburua.

    Azken batean, nire ustetan, euskal nortasuna ez da bakarrik euskara, baina euskara horren adierazpen grafikoa da, non ageri den mundu bat non eta kastellazoak eta bere eraikuntza mental-infraestrukturalak lekurik ez zuten ala bigarren lekuan ziren. Euskal estilo bat ere dago gazteleraz eta politikaren eta bizitza sozialaren arlo askotan.

    Baina GARAko tipoentzat (eta orohar ezker abertzalearentzat) euskara instrumentala da, balio du beren borrokarako eta ez berezko balioak dituelako edota euskal nortasunaren oinarri delako.

    Moreno beste internazionalista espainol bat da apuntatu dena ezker abertzalearen medioetara bere iraultzaile edukiarengatik. Baina bere soslaia Podemoseko espainolen bixkia da, dudarik gabe.

  • JJ Agirre

    Hemen Morenozale erdaldun ziurrenik elebakar txit ilustratu baten ekarpena, taliban euskaldun hertsioi argia eginez:
    “El texto me parece necesario para darle oxígeno al mundo que rodea al euskera y colocarlo en el lugar «laico» donde las lenguas son «propiedad» del Común. Ni más ni menos. Y es desde la política desde donde deben arbitrarse todas las medidas necesarias para su vida normalizada, porque ninguna lengua tiene la propiedad de organizar una política pública. Es el instrumento de comunicación de todo tipo de hablantes, de cualquier virtud o calaña. No hay bandos buenos o «mediopensionistas» en función de la lengua que se hable, o no.”
    Eta hauekin beti berdin…

  • Basta ederragatik asto duk astua…

  • Peru Dulantz 2016-07-29 10:27

    Iritzi-artikulu bat, izen-abizenekin argitaratua. Garak (euskara hutsezko egunkari bakarra alde batera utzita, euskara gehien erabiltzen duen egunerokoa) askotan irekitzen die iritzi-atala ezker abertzalearen ideiekin bat ez datozen iritzi-emaleei.

  • Irekitzen die ateak bere aliatu diren iraultzaile espainolei, Alvarez Solis ere tartean dago. Baina argi dago Moreno eta horrelakoentzat euskara azken batean euskaldun zozoei egin behar zaien kontzesio xixtrin bat besterik ez dela, bestela ezker abertzaleak ez lukeelako abertzale logotipoa erakutsiko. Baina noski Morenoren adierazpenak esanez euskara erlijioaren paperatik kendu behar dela eta ez dela elkar bizitzaren hausgarri izan behar, hori bakarrik Ermuako Foroko edo Basta Yako espainol baten tamainako adierazpena da eta GARAk babesten du bere horrialdeak desintegratu beharrik gabe, erabat konpatiblea delako ezker abertzalearen internazionalismoarekin.

  • Victor Moreno Garako artukulugile ohikoa eta oso aspaldikoa duk. Ezker abertzalearen ideiei estu-estu lotua. Erdaltzale amorratua da baina, bistan denez. Ezker abertzaleko beste kide asko bezala, tamalez.
    Garak, bestalde, “beste hark baino gehiago” erabili arren, edo bere atariko txapelduna izanagatik oso euskara gutxi erabili ohi du. Euskarazko adabakiz bustitako egunkari erdalduna da. Bere zuzendari eta kazetariak bezalatsu. Jarraitzen dituzu twitterren Soto, Iriondo & co? Segi, segi zein hizkuntzatan idazten duten ikustera…

    • Peru Dulantz 2016-07-29 11:24

      Euskareren presentzia garan “testimoniala” baino askoz gehiago da. Egunero-egunero argitaratzen ditu berri nagusietako eta artikulu interesgarrienetako batzuk euskaraz, beste inork baino askoz gehiago egiten du, Berria izan ezik, eta, tamalez, garesti ordaindu du hori bere zabalkundean, dena esan beharra baitago. Berriz ere egur gehiena gutxien merezi duenari? Utzi gorroto pertsonalak alde batera eta izan objektiboak.

      • Gorrotoak (eta manikeismoak) alde batera utzita, zein da euskararen erabilera proportzionala garan?

        • Peru Dulantz 2016-07-29 11:51

          Euskal Herriko egunerokoen artean aurki dezakezun handiena eta sendoena, eduki zentralaren barruan ere (eguneko berri eta artikulu interesgarrienetakoak).

    • Peru Dulantz 2016-07-29 11:25

      Eta Victor Moreno jauna Ezker Abertzalearen ideiekin estu-estu lotua balego, ez zuen horrelako iritzirik izango euskarari buruz, ideia horiek oso urruti baitaude Ezker Abertzalearen ideietatik eta praktikatik.

      • Aurkeztuko dizkizut euskarari paso olinpikoki egiten dioten ezker abertzaleko kide dozena batzuk…

        • Peru Dulantz 2016-07-29 11:58

          Bai, eta emaztea gaziki tratazen dutenak, eta birziklatzen ez dutenak, eta egunero dutxatzen ez direnak, eta… baina hori al da Ezker Abetzalearen ideologia? EZ!

  • Bai, objetiboak izan gaitezen eta ikusi dezagun post honen gaia, Morenoren hitz loriotsuak eta beren zergaitia GARA bezalako ustez tribuna zoragarri horretan. Zoritxarrez nire ustez ezker abertzalearen ideologia eta medioen adierazgarri estrukturala da Morenok esandakoa, espainol peto baten moduan, euskara ezin daiteke elkar bizitzaren puskatzailea izan, euskara ez da erlijioa… Guk euskaldunok badakigu zer esan nahi duten hitz horiek praktikan. Oraintxe bertan, gainera, ezker abertzalea euskal nortasunik gabeko independentzia aldarrikatu egiten du. Ez ahal da horregatik GARAko artikulugile espainolen saldoa enbalentonatu eta ideologia ofizialaren berri ematen digute, orain beldurrik gabe? Dena den, nik iragartzen dut, azalduko dira ezker abertzaleko erradikal linguistikoak, beti noski EAJren kontra egiteko. Ezker abertzalearen eskizofrenia zientifikoa.

    • Peru Dulantz 2016-07-29 11:35

      Ez aipatu mesedez EAJ eta euskara testu berean, konparazioak egiten hasten bagara… Nor aritu da UEMA boikoteatzen eta herriak banan-banan handik ateratzen? Nork bota zuen atzera Lesakako euskara-plana? Entzun zenituen hango PNVkoek erabaki hori justifikatzeko egindako adierazpenak? Mesedez! Konparatzea ere!

  • Ez dut ez inolaz ere konparatuko EAJ, euskal hezkuntza eta bitarteakoak sortu eta sustatu dituen alderdia, ezker abertzalea, abertzaletasuna eta euskara instrumentalak dituen mugimenduarekin, inolaz ere. Beste gauza da alderdikide bakoitzaren jarrera euskararekiko, baina egitura mailan EAJrengatik gara hemen foro batean euskaraz debatitzen ze ezker abertzalearen bidea jarraituz gero, horretatik ezer ere.

    Denan den, Peru ikusten da ez dituzula baloratu nahi Victor Moreno GARAko artikulugile espainol eta erdalzalearen iritzia eta zure alderdiaren defentsa numantinora mugatzen zarela. Morenok ez du DEIAn idatzi, GARAn baizik eta bere iritziak Fernando Savaterrek sinatuko lituzke.

    • Peru Dulantz 2016-07-29 11:44

      Victor Morenoren ideien kontra nago, guztiz, baina Garak artikulua argitaratzearen alde nago, iritzi-askatasunaren aldekoa bainaiz.

  • Arrazoi du Peruk horretan. Ez dago konparatzerik batzuena eta besteena.
    Adibidez, zuzeun bertan argitaratu zen Espainiako hauteskundeetarako EAJren eta EHBilduren egitarauen alderaketa bat, euskarari emandako tartea zela eta.
    EHBilduk EAJ-k baino askoz tarte handiagoa ematen zion euskarari:
    EAJ-k ez zion %0,1 ere eskaintzen.
    EHBildu ez zen %1era ere heltzen.
    Konparatzea ere!

  • Bentazar , zurea obsesioa da, artikulua ez du ezker abertzaleak idatzi ta ezker abertzaleak euskarari ematen dion tartea EAJrekin alderatuta askoz haundiagoa da, bai partiduan ta baita partidukoen erabileran, berdin du sare sozialak , aldizkariak….. Ez zara lotsatzen ez.
    Hauteskundeetarako berdin jada Zuzeun horri buruz argitaratu zituen datu batzuk ta argi gelditzen zan nortzuk ziren ta alde haundienarekin euskara gehien erabiltzen zituztenak.
    Sorturen erregeletan ere jarrita dago , Sortukoak euskara jakin behar dutela bai edo bai, EAJk horrelakorik al du? Ez.

    Artikuluari dagokionez, nahiko nazkagarria iruditzen zait, iritzi espainioldun beteriko artikulu nazkagarria,nun gazteleradunak egozten dizkiguten gezur berberak egozten dizkigun, idazlearentzako euskara jakitearen beharra liskarrak sortzen omen ditu baina gaztelera jakitearen beharra ez.
    Badirudi alderatzen gaituztela genozidioak bultzatu dituztenekin bakarrik euskarari dagokion lekua eman nahi diogulako .
    Ez omen daki ere zenbat hizkuntz hitzegiten diran Mexikon ta beste hainbat gauz.
    Nik ez nago Garak mota hauetako idazkiei publizitatea ematearen alde, jada beste guztiak horrelakoak plazarazten bait dituzte baina beraien ikus entzunezkoetan ez daude euskaltzaileen aldeko iritzi artikulorik, nik behintzat ez ditut ikusi.

  • Hona hemen (nik ez nekien) Garan argitaraturiko erantzuna Joseba Alvarezen (Euskara teknikaria) partez. http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/saber-ingles-para-ser-espanol
    Bakoitzak bereari, ta hlare nik uste dut Morenoren iritziak euskarari buruz soberan daudela Garan.

  • Edo bateon bat iparra galduta dabil, edo neu naiz neure buruaren bila beste nonbaitera joan behar dudana, baina hau ez dabil ondo.

  • Gara euskaldunotaz deskojonatu egiten da, eta gero dio “nuestro medio” bat dela.
    Oraindik gogoan dut españolista sutsu bati argitaratu zion liburua, non honako mezua ematen zitzaigun: “estatua edukitzea gauza ona da, horregatik EHk ez luke kexatu behar, baten faltan bi dituelako: estatu española eta estatu frantsesa”
    Y olé.

  • JJ Agirre

    Petxo Idoyaga, Victor Morenoren artikuluari buruz:
    “Más allá del hecho concreto del euskara, el debate en general y la argumentación de este artículo en particular, me parecen muy serios”
    http://vientosur.info/spip.php?article11557

  • Hizkuntzak ez badu garrantzirik Victor Moreno jaunarentzat, eta guretzat bai, alboratu dezala bere hizkuntza eta erabili dezala gurea, total, berari etzaio axola ez? eta denak pozik.
    JAJAJAJA
    kuriosoa izaten da tipo hori bezalako jendailak beti besteen hizkuntzak mespresatzea, baina eurena bultzatu nahian.”izkuntzak ez dute garrantzirik, beraz hitzegin zauze nirea”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude