Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin?

Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin? –
Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin?

Osatek Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, 1992. urtean jaio zen irudiaren bidezko diagnostikoak egiteko. Osakidetza osatzen duten 23 Zerbitzu Erakundeetako bat da Osatek.

Osakidetzaren Euskara Planean honako hau adierazten da: ”Osakidetzaren Euskara Planaren aplikazio-eremuak Erakundea osatzen duten zerbitzu-erakunde guztiak hartzen ditu barne. Beraz, guzti-guztiek, salbuespenik gabe, bete beharko dituzte Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan honetan emandako irizpide eta neurriak”. Bide horretan, Osakidetzako Euskara Plana onartu eta hurrengo hilabeteetan Osakidetzako Zerbitzu Erakundeek beraien Euskara Planak onartu zituzten, Plan orokorra beraien eremuan betetzeko modua zehaztuz.

Bada, gaur egun, 2018an, Osakidetzako II. Euskara Plana onartu eta 5 urtetara, Osatek-ek berezko euskara planik gabe darrai eta bere jardunean ez dira betetzen Osakidetzako Euskara Planean ezarritakoak. Zerbitzu hizkuntza nagusia gaztelera da. Erakundearen dokumentazio guztia gaztelera hutsean dago, lanerako aplikazio guztiak barne. Langileekiko harremanetan ere ia erabat gazteleraz egiten da. Ez dago ekimen bat ere euskara sustatzeko. Langileak kontratatzerakoan euskara meritu gisa soilik baloratzen da, ez baldintza gisa…

Beste datu adierazgarri bezain kezkagarria. Iaz Osakidetzako Zerbitzu Erakunde guztietan Euskara Planaren tarteko ebaluazioak egin ziren. Osatek-en ez. Hau da, euskarari dagokionez egoera aztertzeari ere uko egin diote Osasun Sailak eta Osatek-ek.

Norbaitek guzti honi buruzko azalpenak eman beharko lituzke, ezta?

Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin?

Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin?

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus