Zenbat maite dugun euskara!

etxea, cc-by-nc-nd octavio uranga

Zein polita den gure herria, zein ederrak baso eta zelaiak, zein goxoa gure hizkuntza, biraorik gabea, zenbait maite dugun euskara, hain zaharra. Horregatik blogaren izena, seme-alabena bezala, euskaraz jarri dugu, “maixua.com”, “Hitzez”, “haurhezkuntza.wordpress.com”, “Hautatzen” “jolastuetakitto.com”, eta abar eta abarrekin oso pozik eta lasai geratu gara. Gure etxe asko ere holakoak dira, “Gure Nahia”, “Ene Gogoa”, “Gure Kabia”, “Ene Txokoa”…

Atea zeharkatu, eta Madrilen egongo bazina bezala, aizu!

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Zenbat maite dugun euskara!”-ri buruz

  • Deian zutabeak idazten duen musikari bat etorri zait gogora…

  • Etxearen izenarekin alderantziz gerta daiteke, baina blogarekin ez; imajinatu, “De viva voz”, edo “El maestro”, edo “ajugaryvale”… eta sartzerakoan dena euskaraz. Ez dut halakorik ikusi. Izango da blogari horien ustez euskarak izen politak sortzeko balio duela, baina ez pentsamendua adierazteko?