Zatoz Euskarazko Interneten Eguna ospatzera!

Zatoz Euskarazko Interneten Eguna ospatzera! –

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke.

Zatoz Euskarazko Interneten Eguna ospatzera!Aurtengo Internet egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, elkarlanean landutako proiektua aurkeztuko dute PuntuEus Fundazioak, CodeSyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak.

Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.

Eman izena eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!

.

Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa  eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatiba

Zatoz Euskarazko Interneten Eguna ospatzera!

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.