Zarauztarrek euskaraz bizi eta sendatu nahi dute

osakidetza zarautz kontzentra 1Osakidetzako arduradunei eta  hizkuntza politikaren arduradunei  euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen egin beharrekoa egiteko eskatu diete zarauzko hainbat eragileek. Besteak beste, Zarauzko AEKk, Zarauzko Ikastolak, Urola Kosta LABek,  Zarauzko Udalak, Uemak, Xakela asanbladak, Arraio irratiak, Etxebeltz bertso eskolak, Motxian bertso eskolak,  ELAk, Gurutxurtuk, Sorginak taldeak, Jalgi dantza taldeak, Sortuk eta Ernaik. 

“Zarauzko herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta beraz, zor zaigun begirune eta errespetuarekin jokatu dezatela eskatzen diegu”. Osakidetzak hartu dituen azken erabakien aurkako elkarretaratzea egin dute. “Ezinegona” sortu dieten bi erabakien kontra. Batetik, baja hartu duen emaginaren ordez «euskararen ezagutza egiaztatu gabeko» langilea kontratatu du, eta bestetik, erretiratu den familia medikuaren postua beteko duenari  duenari ez zaio jarri derrigortasun datarik.

50 bat lagun bildu dira Zarauzko Osasun Zentroaren atarian egindako elkarretaratzean. “Ikusi dugu euskaldunok beti ibili behar dugula gure eskubideak aldarrikatu eta betearazten bestela ez direla gure eskubideak errespetatuko”.

Sinadura bilketa

Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza urraketen aurkako sinadura bilketa egingo dutela jakinarazi dute eragile horiek. “Sinadura bilketa hau handia izatea nahi dugu, zabala, euskaraz bizi nahi duen herri bat dagoela ikustarazteko”. Behin sinadura jasota, Osakidetzara bideratuko dituzte. Eta aldi berean, aurrerantzean emango diren hizkuntza urraketen aurrean ere, herri baten babesa dugula erakusteko baliatuko” dituztela nabarmendu dute. “Euskaraz bizitzearen alde egotea soilik ez da nahikoa, euskaraz bizitzearen alde egin egin behar dugu eta horretara goaz”.

Iturria: Urola Kostako Hitza

Osakidetza, Zarautz
osaeus

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude