Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna –

Galdakaon jaio zen Xalba Dalmau Arrese (1946), baina Arrasaten bizi da gaur egun. Ingeniaria da ofizioz, eta Euskal Herria biziki maite du. Hala, euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkartetako bazkide da, eta asko eskertzen die jasotako hezkuntza, izan ere, gaztetan horiei esker euskaldundu zela aitortu digu: “Eskolan ez nuen ezer ikasi. 18 urterekin hitz bakar bat baino ez nekien. Ikastaro asko egin nituen, eta bost aldiz barnetegira joan nintzen udan. Konturatu nintzen ordubetez lagun batekin euskaraz hitz egitean soltura edo jariotasun handia lortzen nuela”. Orain, “jasotakoa eman” nahi duela dio, eta Mintzanet baliatu du bidelagun izan, eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko.

Hiru urte daramatza Arantza Heredia bilbotarrarekin Skype bidez saioak antolatzen, eta aurten, Bartzelonan bizi den Ramon Pereirorekin ere aritu da sei hilabetez berriketan…

Jarraitu irakurtzen MINTZANET.NET atarian…

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”