Wikiproiektu berria !

Wikiproiektu berria !

UPV-EHUk eta Donostia 2016k euskarazko Wikipedia sustatzeko eta unibertsitate mailako testuak (sarrerak) euskarazko Wikipedian ugaritzeko helburuarekin ikastaroa antolatu dute.

Wikiproiektu berria !

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten hautazko ikastaroa da, 1 ETCS-ko balioa duena. Unibertsitatea eta Wikipedia biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du ikastaroak: Jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko edo/eta hobetzeko erabiliz.

Wikipedian sakontzea eta informazioa nola landu jakin nahi duen orok ikastaroan apunatatu besterik ez du. Ikastaroan Wikipediak nola funtzionatzen duen azalduko da. Horrela, edozeinek sortu, moldatu eta aldatu ditzake bertan dauden artikuluak.

Nola?

  • Formakuntza saioak: (6 ordu) Wikilari adituen eskutik
  • Bakarkako lana: erreferentziak bildu, artikulua idatzi, zuzendu (15 ordu)
  • Wikilarien arteko topaketa: (4 ordu)

Hasi eta amaitu bitarte, irakasle eta wikilarien tutoretza izango da, zalantzak argitu eta bidean laguntzeko.

Noiz?

  • Matrikulazioa: irailak 16-28 artean
  • Izena emateko: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus
  • Fomakuntza saioak: irailak 30 eta urriak 3
  • Wikipedia-topaketa: abenduak 1 C.Santamaría Liburutegian
  • Lanak entregatzeko epea: abenduaren 16ª, 23:59ean (UTC+2).

Euskal Wikilarien Elkarteak uda honetan egin zuen aurkezpen ofiziala, Donostian.

[WIKIPEDIAk 15 urte bete ditu aurton]

Wikiproiektu berria !