Vascuencearen Legeak 35 urte

Vascuencearen Legeak 35 urte –

Vascuencearen Legeak 35 urteAste honetan 35 urte beteko dira Nafarroako Euskararen Foru Legea izendatutakoa onartu zutenetik, Nafarroako herritarrak eta hauen eskubideak sailkatzen dituen legea. 35 urtetan aldaketa ezberdinak izan dituen arren, ez du bere muinean aldaketarik izan eta beraz, Nafarroako herritarren eskubideekiko desberdinkeria dago, nahiz eta administrazio bakarraren pean egon. Ez hori bakarrik, zerbitzuak eskaintzen diren eremuaren arabera (Nafarroako hiriburuko zerbitzuetan adibidez), legez beren eskubideak aitortuak dituzten herritarrek ere, horiek egikaritzeko eta beharrezko ondorioak izateko oztopo nabarmenak dituzte. Nola ez, aurrera eraman den hizkuntza politika edo balizko euskararen sustatzea ere lege horrek ezarritako mugen araberakoa izan da eta beraz, hizkuntzarena bezalako oinarrizko giza-eskubidean aurrerapausorik ez emateko aitzakia borobila bihurtu da.

Imajinatu dezagun orain lege horrek esaten duena ondorengora eramaten badugu: Nafarroako A eremuan, emakumeek gizonezkoen eskubide berberak dituzte (eremu horretarako soilik noski), B eremuan eskubide batzuk aitortu ahalko zaizkie eta D eremuko herritarrek ez dute nahi berdintasunik, beraz, emakumeek ez dituzte gizonezkoen eskubide berberak, ez eta A eremuko emakumeen eskubide berberak.

Aipatu dugun, kasu horretan, gehienok behintzat argi izango genuke legea bidegabea. Euskararen kasuan aldiz, ez dute horren argi, epaitegien izenean bereizkeriaz eraikitako Nafarroan bizitzen jarraitzera kondenatu nahi gaituzte, legearen aurrean berdinak garela esaten diguten bitartean. Noiz arte?

Vascuencearen Legeak 35 urte

Vascuencearen Legeak 35 urte

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.

3 pentsamendu “Vascuencearen Legeak 35 urte”-ri buruz

  • Vascuencearen Legea euskara (eta beraz, euskaldunak) desagerrarazteko legea da. Hori ari dira baliatzen UPN, PSOE, CCOO, UGT, CEN… eta Espaniaren zerbitzurako epaileak, udaletan euskaldunon eskubideak errespetatzen has zitezen emandako urrats apurrak, azken urteotan ere.
    Egoera honen arduradun zuzenak indar espainiazale supremazista horiek dira.
    Baina ez genuke ahaztu beharko, PSOEren gobernuei, Iruñean eta Madrilen, indar erregionalistek (EAJ) eta independentistek (EHBildu…) ematen dietela babesa, ia musutruk.
    Merezi du?

  • “udaletan euskaldunon eskubideak errespetatzen has zitezen emandako urrats apurrak deusezteko”, erran nahi bainuen.

  • Nafarrek (gaur egungoek, noski) lotsa ematen didate.