Urdiñarbetik Deriora

Urdiñarbetik Deriora –

Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean.

Urdiñarbetik DerioraEuskal Herri mailako loturak behar dira bai diskurtsoan, bai praktiketan. Iruñetik Garazira, Bidartetik Gasteizera, Urdiñarbetik Deriora eta Tafallatik Hernanira zentzua baitu euskarak. Esaldi hau dakar Eneko Gorrik Bat aldizkariaren 117. zenbakian.

Artikulu horretan proposamen bat egiten du Ongi Etorri izeneko ekosistema komunikatibo bat sortzeko eta Txillardegi sarietan lehena irabazi zuen. Oso artikulu mamitsua iruditu zait, zehatza eta iradokitzailea hein berean.

Gogora ekarri dit jakintza metatuak duen garrantzia. Ikuspuntu dinamikoa azkartzeko deia egiten du Enekok, euskalgintza artikulatu eta euskararen inguruko diskurtso bat molde polifonikoan hedatzeak duen munta. Eta herri mugimenduen arteko kooperazioa antolatu beharko litzatekeela. Elkarren arteko menpeko izanda, osagarri, konfiantzaz, adostasun eremu partekatuekin. Xilkogintzatik urrun (zilborgintzatik urrun, gurago bada).

Hau da, Garabidek egiten duen hori euskararen eta euskalgintzaren eremura ekartzea, nolabait esanda. Jakintza metatu hori zabaltzea herri mugimendutik herri mugimendura. Badugu lana!

PD: Hegoaldekeria apur bat sendatzeko balio izan dit. Horrela, ongi etorri berba han ere oso ezaguna dela jakin dut, edonork ulertzen duela eta edonork errex ahoskatzen duela!! Milesker, Eneko!

Urdiñarbetik Deriora

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.