Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Carme Junyent hizkuntzalariak esana da Argian: “Indiferentziak hiltzen ditu hizkuntzak, ez hizkuntzaren kontrako etsaigoak”.

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzatKoldo Izagirrek “Politikariek ez dute bide-orririk euskararentzat… ez dago politika zehaztu bat euskararentzat. Izatekotan, euskara arazo sektoriala dute, lehen emakumea edo langilea arazo sektorial zituzten bezala” erantzun zion Mielanjel Elustondo kazetariari berriki, aldizkari berean.
Denetatik daukagu aski Euskal Herrian. Etsaigo amorratua eragile unionisten aldetik, indiferentzia eta politika zehatzik eza, eragile abertzale nagusien aldetik. Adibidez josita daukagu gogoa.

Deia, Gara, ETB2, Radio Euskadi, Onda vasca… hedabide (abertzale) erdaldunak, euskaldunak erromanizatzeko eta erdaldunen komunitatea zabaltzeko tresna bikainak dira. Euskarazko telebista publikoaren gainbehera itzelari jartzen zaion arreta exkaxa oso esanguratsua da, bestalde.

Eusko Jaurlaritzako “Gogora” institutuak “Memoriak” bildumako lehenengo liburua aurkeztu du berriki, “El siglo de Luis Ortiz Alfau“. Gudari ohi bilbotarrak gerra zibilean eta frankismoan bizitakoa eta memoria historikoa berreskuratzeko egindako borroka kontatzen dira liburuan guztiok ulertzeko moduan: españolez.

Gogora institutuak ez ditu euskaldunak gogoan izan, bitxia bada ere.

Nire sindikatuak gogoz egiten du bultza langileon alde, langabetuen eta emakumeen alde, ekologiaren fabore, desazkundearen mesede, Garoñarik gabeko Araba xede… baina nekez euskaldunon alde. Jose Elorrieta idazkari ohiaren liburua argitaratu du berriki, “Clase, territorio y nuevas alianzas”, espainiarren komuneko hizkuntzan.

Txalapartako, Sortuko eta Aralarreko buruzagi nafarrek, “Tres tristes trileros. Arbeloa, Del Burgo y Aizpún…” eman zuten argitara duela hilabete. Cervantesenean badaezpada ere.

Bai Urkullu, bai Otegi ere askoz errazago, erosoago eta zehatzago aritzen dira gazteleraz egitean, euskaraz mintzatzean baino. Ohituraren ordaina.

Ortuzarrek edo Erkorekak euskarari ematen dioten leku urria agerikoa da beren gizarte sareetako jardunean…

Araba sin Garoñako bozeramalea ere, gaztelera hutsez mintzatu zitzaigun Garoñaren itxieraren alde, Gasteizen, Gabon bezperan. Araba sin Garoña… y sin ganora. Luze jardun genezake, tamalez. Halakoxea da eta gizarte-erreferente “euskaltzale” nagusien jokabidea.

Euskaldunak garrantzirik gabeko taldea izango gara, baina ez erabat ergelak.
Ondo ulertu dugu, eta barneratu, gure buruzagien eta erakundeen mezua: euskara bigarren aukera da, izatekotan. Hizkuntza txikia, ordezkoa, borondatezkoa, ez beharrezkoa… zama eta traba. Eremu sinbolikoan erabili beharreko tresna, izatekotan, eta neurrian. Inor gogaitu barik.

Gure lider gehienak bezala, Korrikan eta ikastolen festetan gogoratzen gara euskararekin herritar “euskaltzale” gehienak. Horietatik kanpora, gutxi.

Finean, alderdi eta erakunde unionistek egiten dute gure hizkuntzarentzat hilkutxa: gaztelera/frantsesa inposatzeko eta euskara baztertzeko lege eta arauak, gurearekiko erdeinua eta gutxiespena zabaldu, ezdeusa bihurtu. Oztopo.

Baina hilkutxaren estalkiari, eragile abertzale nagusiek josten dizkiote untzeak: utzikeriarena, arduragabekeriarena, indiferentzia eta noraezarena. Hilgarriak guztiak.

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Oinezkoa

20 pentsamendu “Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat”-ri buruz

  • Agur eta ohore, lagun!
    Azken mohikar haren antzera habil/galbitzak.
    Gureak egin dik dagoeneko.
    Honek ez zaukak konponbiderik.
    Etorkizuna, ordu laurdenekoa baino ez zaukaagu jadanik.
    Iparraldean, euskaldun gutxi eta mentalitatea gero eta frantsesagoa; geografia ere paristarrek irentsia, konkistatua.
    Hegoaldean? Mentalitate zeharo espainolizatua, Madril duk gunea, handik bonbeatzen zaiguk odola, handik zatorkiguk bizitza, han diagu eredua, han mintzagaia, hizpidea, erreferentziak, han mundua.
    Ezin feminismoaz ere hitz egin Espainiara jo gabe. ZUZEU Pedrocheri buruz agertu den azken artikulua lekuko. Edo ETB1 bera. Edo ETB1ean agertzen diren munstroak. Edo gure kaleak. Edo arnasgune omen ditugun herriak. Edo…
    Gureak egin dik, adiskide.
    Honek ez dik erremediorik.
    Negarra eta erresignazioa, beraz; azkenetan ari gaituk.

  • Eta Makiabeloak, Nietzcheak edo Marxak behar genituenean, Belengo Jesusitoren diskurtsoak garatzen ari zaizkiguk gure inteligentsiakoak.

    Batetik, kristautasunetik hurbilegi dauden kontzeptuak:

    “Diskurtso bakarraz baino diskurtso multzo batez hitz egin beharko genuke, edo gutxienez erregistro ezberdinak izango lituzkeen diskurtso zabal batez.
    Erregistro batzuk:
    Bizikidetzarena.
    Identitatearena.
    Berdintasunarena.
    Aniztasunarena.
    Erantzukizunarena.
    Justiziarena.
    Errespetuarena”

    Bestetik, katekesia, gordin-gordin adierazia:

    “Oso garrantzitsua litzateke errejistro hauetako bakoitza ondo garatzea eta euskaltzale bakoitzak barneratzea, modu malguan eta eraginkorrean
    erabiltzeko egoera eta solaskide bakoitzari ondoen egokitzen zaiona”

    Horrekin ari gaituk.
    Inor ohartu gabe, nonbait, zapaltzailearen diskurtsoaz, logikaz, indarraz eta botereaz.
    Hizkuntzaren eta hizkuntz gizataldearen azterketa beharrean, katixima kristaua.
    Bejoandeigula!

  • EGUZKI TALDE EKOLOGISTA 2017-01-13 22:35

    Eguzkirena behintzat , datu okerra da. Araba Garoñarik Gabeko bozeramaile lanak egiten dituen Alberto Frias, hamarkada honetan ez da Eguzkiko kide, ezta bozeramaile ere izan. Beraz zuzentzea komeni.
    Osasuna!

  • Bai. Euskaltzaleak ibiliko gaituk diskurtso guztiak karpeta batean bilduta, txantxangorria paparrean, eta infidelei kaxkarra jaten “euskararen lurraldeetan” zehar, arduradun politikoak prentsaurrekotik hamaiketakora dabiltzan bitartean, amen.

  • Aitor Eniscunsarra 2017-01-14 09:37

    Untze abertzale faltarik ez daukagu behinik-behin.
    Igor Meltxor kazetariak: “Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia” eta “Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero?”.
    Ahoztar Zelaieta ikertzaileak: “Evasores morosos y millonarios vascos”, “Jóvenes burukides bizkainos”, “La casta vasca”, “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria”…
    En kristiano, kopon, en kristiano! Denac ulercheco pues!
    Gora Euscadi hastacalcuta!
    Irabasico dugu!
    Jotaque lurra jo arte!
    Aitorren iscun sarra, naidegu sabaldu, euscaldunen aurrean guisonquia saldu,
    baldin gure sañetan…

  • Txillardegi gogoan 2017-01-14 11:45

    EHUko irakasleen artikulua Berrian, “Erredakzioan itzulia”. Jose Luisek burua altxatuko balu…

    • Eta zer esango luke, gaurko GARAn euskaldun guztion kultur kezka izugarria den albiste horri 40. orrialde osoa eman zaiola ikustean?

  • Aitor Eniscunsarra 2017-01-14 12:29

    Eske unibertsitaten iscuncha jasoa erabilchen da eta es eusquera.

  • PPk zer egin zezakeen euskararen alde bagenekien: “el PP pide rebajar la exigencia del euskera en la administración”. PSEk bezala. UGT-k eta CCOOk bezala.
    Agiri ustez zabal bezain zaputz haren sinatzaileetatik inork ez du ezer esateko?
    http://www.deia.com/2017/01/13/politica/euskadi/el-pp-pide-rebajar-la-exigencia-de-euskera-en-la-administracion

  • Eza daukagu esatrategiarik, ez daukagu gure herria, kultura eta hizkuntza babesten duen alderdi politikorik.
    Beharrezkoa da SUSPERTZE BERRI BAT

  • Gaurko untzeak:
    ETAko presoetatik zenbat dira euskaldunak?
    %90? %100?
    Garako irakurleetatik, zenbat? %60? %70?
    Deiakoetatik zenbat? %50?
    Bada, biek ala biek, español hutsezko azalak eskaini dizkigute gaur ere.
    Kondos…
    http://www.naiz.eus/eu
    http://www.deia.com/2017/01/15/politica/euskadi/una-marea-por-los-derechos-de-los-presos

  • Ederra testua! Euskaraz ez badago kolonizazioa laguntzen du.

    Mesedez utzi erakunde eta jende hau kritikatzeari, eta besterik gabe irten bertatik. Ez dute entzuten eta bost axola zaie euskal herria. Ez astirik galdu sindikatu, argitaletxe, medio eta alderdi hauetan. Euskararen kontra ekiten badute gureak diren erakundeak sortu behar ditugu.

    Botereak eskubidea ematen duela dakigunok eta benetan euskaldunak garenok gure alderdi eta sindikatuak behar ditugu. Harritzen nau honezkero Euskal Estatua sortuko duen erakunde talde aparteko bat sortu ez izanak, gure kultura, ekonomia, demografia, eta Estatua sortuko dutenak.

  • Euskadi irratiak ere, bere ekarpena (EiTBko zuzendaritza txit euskaltzaleak aginduta ziurrenik): El conquis ETB2ko saioaren sustapena egiten, ETB1 ikusten duten euskaldun apurrek ere, españolezko ETBra pasa daitezen?

  • Pat Garrett 2017-01-16 12:48

    Noizbait iradoki dut euskaldun alderdi bat sortu behar genukeela. Berehala azaldu da norbait esanez ez zaigula komeni indarrak zatitzea eta abar. Nik ez dut ikustekorik nahi abertzale erdal praktikante horiekin; are gehiago, uste dut agerian jarri behar ditugula ahal dugun guztietan, eta gure etsai nagusitzat salatu. Espainol nazionalista petoak bezain kaltegarriak zaizkigu, edo gehiago, guztiz inkoherenteak eta hipokritak direlako, ardi ilez jantzitako otsoak, espainiar kintakolumnista basko-aireak. Zoritxarrez, euskaldun praktikante asko Stockholm sindromeak jota bizi gara.

    • Ni abertzalea naiz, nere aberria maite dudalako Patt,nire anai bakarrak mundu honetan beste euskaldunak dira.Konpletu dagoen herri orok edukiko ditu ideologia guztietako pertsonak bere baitan, baina amankomunean herri bat izatea daukate.
      Beti esistituko da eskuin ezker, eta herri guztietan geiengoa aldatuz joango da, batzuen gehiengoa eskuinekoak, besteetan ezkerrekoak…

  • Untze sozialistak euskararentzat.
    A portzierto, oso lan ona “kolore guztiak”,ONG ari, gure diru publikoarekin inmigranteak (islamiarrak) integratzeagatik, atzo atxilotu zuten jihadista horrek zuekin egiten zuela lan, boxeo kurtsilloak ematen eta inmigranteak integratzen, integratu bai DAESH en.
    Ez dit batere arritzen etorkinak guri tontoak bagina bezala begiratzea, izan ere zearo tontoak gara, inoiz ez dira gurekiko lehial izango, hoien leialtasuna beti egongo da MEKA eta MEDINARA begira eta munduko beste beraien “anaiekin”, ez gurekin.Dudak dituenak begira dezala “integrazioaren” esperimentua nola atera den munduko beste lekuetan, lehenago saiatu dira ta horra emaitza.

  • Eztabaida honetrako aletxoa, horra:

    Eibar. Herritarren artean euskaldunak gutxiengoa. Sortu eta Bilduren herri batzarrak. Hasieratik amaierara euskera hutsean. Dokumentazioa elebakarrean. Noski, erdaldunik ez da batzarretara azaltzen. Hau ona edo txarra da euskararen normalizaziorako?
    Ez daukat argi. Ea zuetakoren batek bidea argitzen didan piska bat.

    • Peru Dulantz 2017-01-19 10:16

      Ona baino ezin da izan, nire ustez.

      • Bai Peru ni be horretan nago, eta aurrerapen gisa ikusten dut baina kezkak: Erdaldun “euskaltzalea” edo erdaldun “abertzalea”, erdaldun ezkerrekoa, erdalduna dana oraindik alferkeriz,edo gaitasun faltaz, edo etorkina, edo …baina euskera “defenditzeko” prest dagoena kanpo uztea, euskerak nolabait “bidaltzea” eta Podemos bezelako eragile espainola erreferentzia bakar modura uztea ez al zaigu kaltegarri? Nola bildu jende hori euskerara Irun,Sestao, Bilbo, Tutera, Baiona…eta horrenbeste lekuetan gure artean ez badaude? Horiek nola euskaldundu azkarrago barrutik ala kanpotik?Zalantzak….