Umorea euskaraz, Facebooken

Umorea euskaraz, Facebooken

Orain dela egun batzuk Argazkiak eta Marrazkiak izeneko Facebookeko orrialdea aurkitu nuen. Badirudi hiru urte direla jada martxan dagoela, berandu xamar ibili naiz ordea. Euskarazko binetak egiten dituzte, nire ustetan behintzat oso modu umoretsuan.

Maiz ikusten ditut antzekoak beste hizkuntzetan, gaztelaniaz eta ingelesez kasu, baina gustu handiagoarekin elkarbanatzen ditut euskaraz direnean. Gainera, arreta deitu zidan euren orrialdean publikatutako mezu honek:

“GOGORATU, talde honetan guztiak euskaldunak gara, beraz ERDERAZ DAUDEN iruzkinak BORRATU egingo ditugu!!
Hizkuntza menperatzen ez baduzu, hitz hitzez esaldiak osatu eta EUSKARAZ iruzkintzera animatu!! AKTIBO jarraitzen duzuela ikusteak lanean jarraitzera animatzen gaitu eta! 😉
Argazkiak ELKARBANATU!!
EUSKARA lau haizetara ZABALDU!!. 🙂
Hona hemen deskargatu dezakezuen online hiztegi bat https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/ karbanatzeei esker, euskara lau haizetara zabaltzen laguntzen gaituzue, eta aktibo jarraitzen duzuela ikusteak pilo poztu eta lanean jarraitzera animatzen gaitu!!
Eta hona hemen tresna-barran instalatu ahal duzuen hiztegia”.

Gaztelerazko mezuak borratzen dituzte beraz, baina ez hori bakarrik, baita euskaraz idaztera animatu eta lagundu ere.

Ezagutzen ez duzuenontzan hemen helbidea eta Marrazki eta Argazki batzuk:

Umorea euskaraz, Facebooken

Umorea euskaraz, Facebooken

Umorea euskaraz, Facebooken

Umorea euskaraz, Facebooken

2 pentsamendu “Umorea euskaraz, Facebooken”-ri buruz