Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai – Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Duela astebete Udaltop jardunaldien hamargarren edizioan barneratuta ginen bete betean, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Bertan bizitako guztia jasotzen duten bideoak, argazkiak eta ponentzien txostenak webgunean zintzilikatu ditugu. Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Lagin bezala, Pello Jauregi Etxaniz EHUko irakasleak eskainitako Hizkuntza-ohiturak plano pertsonaletik kolektibora izeneko hitzaldiaren bideoa.

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai