Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai – 

Juanjo AllurUdaltopen hamahirugarren edizioa amaituta, dagoeneko webgunean ikusgai daude Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko? izenburupean Euskal Hirigune Elkargoak; Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako ponentzien bideoak.

Guztiak ikusgai dituzue Multimedia atalean; era berean, Dokumentuak atalean hizlarien aurkezpenak (PPTak) ponentziak (txostenak) dituzue.

Aipatu euskarrietan, maiatzaren 5ean eta 6an zoom plataforma bidez eskainitako topaketa jasotzen da. Udaltop jarraitzeko aukera izan zenutenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Besteok, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai