Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak webgune berri bat jarri dute martxan: www.sanferminoficial.com edo

www.sanferminofiziala.com. Atzo aurkeztu zuten, nahiz eta euskarazko bertsioa hutsik egon.

Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

(Euskarazko bertsioaren “edukia”)

Hala izaten da Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren webguneetan: euskarazko bertsioan askoz ere informazio gutxiago dago, eta zaharkitua da. Gaixoa zu, diru-laguntza baten zain edo oposizio baten zain bazaude, esaterako, eta euskarazko bertsioa bakarrik kontsultatzen baduzu. Gabe geldituko zara.

Arduradunen kaskoan ez da sartzen, baina euskarazko bertsioak erdarazkoaren INFORMAZIO BERBERA ETA ALDI BEREKOA izan behar du. Eta informazio hori oraindik euskaraz ez badago, ba egon dadila zati bat erdaraz, baina  INFORMAZIO BERBERA ETA ALDI BEREKOA. Eta, zer nahi duzue esatea, lotsa gutxi izan dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak holako webgune bat lasai aurkezteko, oraindik euskarazkoa prest ez dagoenean. Beharbada sanferminak pasatuta euskaraz jarriko dute.

Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

 

Enplegu publikoa Nafarroako Gobernuaren erdarazko bertsioan

 

Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

Enplegu publikoa Nafarroako Gobernuaren euskarazko bertsioan

Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean

 

erdara hutsean, Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, webguneak

4 pentsamendu “Udalaren eta Gobernuaren webgune berria, erdara hutsean”-ri buruz

  • Eta erdarazko orrian ez dago hizkuntza aldatzeko aukerarik.

  • Hizkuntza politika TRISTEA…

  • Non gaude euskatzaileok? Nork agintzen du Nafarroan?

  • Arrazoi duzu horrelakoak gertatzen direla eta Nafarroako administrazioan pauso erraldoiak eman behar direla oraindik euskararen alorrean. Onartu behar da, dena den, pausotxoak ematen ari direla. Ez dira nahikoak baina hor dabiltza. Batzuetan aldiz, oraindik ere hutsune asko daude. Adibide bat jartzearren, duela hilabete gutxi AP15 autobideko Saratsako ordain-lekuko seinalizazio osoa berritu dute eta, nahiz eta eremu mistoan kokatua egon, gaztelera hutsez jarri dute. Ulertezina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude