Txiotesia lehiaketaren 5. edizioa egingo da azaroaren 17an

Txiotesia lehiaketaren 5. edizioa –

Azaroaren 17an egingo da #txiotesia5Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa. Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da Txiotesia. Parte-hartzaileek beraien tesiaren berri eman behar dute Twitterren, sei txiotan laburtuta. 2013an egin zen lehenengoz UEUk Unibertsitatea.net atariaren bidez antolatzen duen sariketa eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da.

Lehiaketa hau une honetan tesia egiten ari diren ikertzaileei edo 2017/2020 urte bitartean egin dutenei zuzenduta dago eta bi sari banatuko dira: Txiolari ulergarriena (500€) eta Txiolari originalena (300€). Parte hartzeko informazio guztia Unibertsitatea.net webgunean aurki dezakezue.

Aaurtengo edizioa, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak babestu du.

Txiotesia lehiaketaren 5. edizioa egingo da azaroaren 17an

Txiotesia lehiaketaren 5. edizioa egingo da azaroaren 17an

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)