Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an

Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an –

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa egingo da azaroaren 20an: “Txiokatu zure tesia 6 mezutan”(#txiotesia4). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” (500€) eta “Txiolari originalena” (300€). Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren 3 edizioetan.

 

Nori zuzenduta:
  • Tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei.
  • 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutako ikerlariei.

.

Arauak:

  • Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
  • Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea.
  • Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Azaroaren 20an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, … mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia4 traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.

.

Txioen hautaketa:
  • Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira.
  • Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
  • Arauak bete dituzten txiolarien mezuak multzokatu egingo dira eta epaimahaikideei helaraziko zaizkie.

 

INFORMAZIO +Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an
Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)