Trikuarena

Trikuarena –

Angel Errok Berria egunkarian.

Fitxatu du ertzainak bere lantegian, eta euskaraz dakizkien hitz guztiak ekarri ditu gogora, gutxi gorabehera, irainak barne, hogeita zazpi hitz. Eta gero pentsatzen du gaur ez da manifarik, ni ertzaina naiz, bortxaren erabilpen zilegizkoaren ordezkaria. Iraulzkilo, Eskale, Okupa, Kale saltzaile, Alfer, zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete? Hor dago taberna. Hau da nire erresuma. Goseak nago.

TrikuarenaEta berriro dio: Hau da nire erresuma, goseak nago. Iraulzkilo, Eskale, Okupa, Kale saltzaile, Alfer, zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete? Ordea, bertan gelditzen da, periodikoari begira, artean ez baita eguerdia baino, jainkoak eta lege zahar batek galarazi egiten baitio turistei irudi txarra ematea. Baina txanda bukaera dator, joan dira turistak, eta ertzainak (Iraulzkilo, Eskale, Okupa, Kale saltzaile, Alfer) aulkia utzi eta kalea patruilatzeari ekiten dio, bere agintean seguru, nola egon baitzitekeen triku bat bere arantzez, Atxagaren olerki batean. Eta bat-batean zeharkatu egiten du bere eta gure arteko muga linguistikoa pauso bakar batez. Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den azken berrogei urteetan berritu, ez ditu ezagutzen kazetariaren flash argiak, ez da ohartzen informazio eskubideaz ere.

Trikuarena Trikuarena

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.