Tokiko Moneta, euskara sustatzeko?

Tokiko Moneta, euskara sustatzeko? –

Imaginatzen duzu modu bat non, bezeroak, erosi ahal izateko, euskara erabiltzera baldintzatua dagoen?

.

Merkataritza, hizkuntza zabaltzeko faktore.

Hizkuntza bat edo bestea ezartzeko faktoreak hurrengoak dira:
  1. Botere militarra. Hortik abiatzen da botere politikoa eta judiziala (hortik eratorria, poliziala).
  2. Botere ekonomikoa. Garai batean, sal-erosteko, latina erabiltzen zen. Geroago, frantsesa izan zen eta gaur egun ingelesa (lingua franca). Agian, politikoki herrialde burujabe zara, baina ekonomikoki baldintzatua. Boteretsuaren hizkuntzak menpekotasuna sortzen du. Ekonomiak hizkuntzetan eragin erabakigarria du.
  3. Botere kulturala: gaur egun, arte, musika, lituratura, ikus-entzuteoak… kulturan, oro har, anglodepedentzia dugu (espainoldependentziaz gain). Hortik datorrenari men egiten diogu, inkontzienteki gehienetan. Beraz, ez nahastu, “abesti onenak ez dira ingelesez, ingelesez musika hobea delako”. Oinarrian, “ekonomikoki baldintzatuta gaudelako baizik”.
  4. Hezkuntza: botere politikotik eratorria. Euskal Herrian azken urteotan aurrerakuntza lortu dugu arlo honetan, baina ekonomia eta kultura faktorerik gabe, nekez egin daiteke aurrera.
Tokiko Moneta, euskara sustatzeko?

Euskaldunok, nolabait, eragin dezakegu ekonomikoki. Saretu eta kohesinatu behar dugu. Baina hiztunak intzentibo bat behar du, militantziaz gain. Euskara bultzatzea helburu duen txanpona, akuilu erabakigarria, determinantea izan daiteke.

Gaur egun, EAEn bereziki, euskarak akademikoki eta laboralki prestigioa du. Biztanle gehienek euskara ezagutzea balio-gehigarritzat dute, nahiz eta biztanle horietako askok euskara ez maitatu. Balio gehigarria du, batez ere, administrazio publikoan lan egiteko. Titulitis instrumentala, askotan, bai. Baina zoritxarrez, ezinbestekoa.

Merkatal arloan ere, balio-gehigarritzat hartu dezaten oraindik lan egin behar dugu.

Horretarako, tresna posible bat Tokiko Monetak dira.

.
Tokiko Moneta adibide batzuk:
  • Getxoko txanpona
  • Amurrio
  • Ekhi (Bilbo)
  • EUSKOa. Iparralden eta Nafarroa iparraldean erabiltzen dute. euro1=eusko1 proportzioa erabiltzen dute. Hori bai, euskoak eurora pasatzean % bat galtzen du.

Euskalgintza munduari eta administrazio publikoari deia egin behar zaio. Tokiko Monetak koordinatu eta nazio maila eman. Ekimen bateratua beharko litzateke, politika eta lurralde gatazka saihestuz.

Beste hainbat arlotan, estrategia bateratuak emaitzak eragin ditu (.eus, Gure Esku dago…). Geure ekonomia-sarea kohesionatzea ez al da garrantzitsua?

Orain arte, “tokiko txanponen” ekimenak arrakasta mugatua izan dute. Agian, moneta eskuratzea, norbanakoaren borondatearen menpe uzteagatik. Baina nola izan dezake erabilera bermatua? Erakundeek erabiltzaileei ematen badiete, agian?

  • Euskara ikasleen diru-laguntza ofizialak: Udal, HABE, Aldundietatik… jasotzen dituzte ikasleek, beren ikasketak finantzatzeko. Diru hori besterik gabe jaso ordez, zergatik ez baldintzatu?
  • Lehiaketen sariak: ZuZeu GAZTEA lehiaketa edo bestelako literatura, bideo lehiaketa… Euskara bultzatzeko daude pentsatuak. Ze zentzu dauka dirua, besterik gabe emateak?

Egon badaude, “baldintzatutako sariak” ematen dituztenak. Adibidez, eskola askok sari bezala Elkar txartela, Kultura bonoa edo Herriko dendetan erabiltzeko dirua ematen dute saritzat. Elkar-ek badu ipuin lehiaketa propioa. Jakina, ematen duen dirua (50 edo 100€) bere dendetan gastatzeko baldintza du.

  • Diru-laguntza orokorretan: kasu honetan, diru-laguntza normala baino % handiagoa duena “baldintzatutako dirua” izan liteke. Adibidez: 6.000€ko diru-laguntza. Zenbat nahi duzu euskaraz gastatzeko? 1000€? Bale, ba diru horri %10 gehitu: 1.100€ jasoko duzu. Gainontzekoa (5.000€), diru arrunta.
  • Soldata: nahi duenak bere soldataren zati bat modu honetan jaso ahalko luke. Proiektuarekiko atxikipena erakusten duten enpresa eta erakundeek eskaini lezakete.

Euskararen aldeko jaietan (Kilometroak, Ibilaldia, Nafarroan Oinez…) egin, egiten da. Txosnetan erosi nahi bada, aldez aurretik “bonoak” edo “egun horretarako euroaren baliokideak” erosi behar dira.

.


 
Hurrengo galdera hau litzateke: Behin dirua zirkulazioan egonda, non gastatu? Moneta onartu eta euskararen erabilera bermatua duten saltokiak beharko lirateke.
Badira “euskara ziurtagiria” kudeatzen duten erakundeak: Bai Euskarari eta Bikain.
 Horretaz gain, badira profesional euskaldunen zerrendak:
Baina, benetan, zein neurritan erabiltzen dira? Enpresa/Erakundeen datuak eguneratuak daude?
-Bezeroek enpresa eta zerbitzu euskaldunak benetan BILATZEKO, arrazoi ekonomiko bat ezinbestekoa da, hots, intzentibo bat. “Baldintzatutako-moneta” hau izango litzateke intzentiboa.
-Eta, aldi berean, enpresentzat zerrenda horietan egoteak bezeroak ziurtatu behar die.
 
Euskara sustatzeko txanpona martxan jartzeko, erakunde publiko eta pribatuen adostasun zabala beharko litzateke. Ekintza koordinatua beharko litzateke, monetaren erabilgarritasuna, konfiantza, iraunkortasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko.
Tokiko Moneta, euskara sustatzeko?

Nola ziurtatu trantsakzioan euskara erabiltzen dela?

Online erosketan: meta datuen bidez errazagoa da.

Erakunde/langile/erabiltzaileen konpromisuaz.

Tokiko Moneta, euskara sustatzeko? Tokiko Moneta, euskara sustatzeko? Tokiko Moneta, euskara sustatzeko?
euskara, moneta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude