Tar-tarrean goxo-goxo

Tar-tarrean goxo-goxo –

Tar-tarrean goxo-goxoAEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu gara Iruñerriko lehen MINTZODROMOA abian jartzeko. Bertan, euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari diren Iruñerriko euskaldunak elkartu nahi ditugu, elkarrekin harremana egin eta iritziak trukatzeko hainbat gairen inguruan. Pandemiak bakarturik eta etxeraturik eduki gaituen garaia atzean geratu dela dirudien honetan, euskararen zurrumurru gozoan elkarrekin egoteko eta aritzeko gogo biziz elkartuko garela uste dugu.

MINTZODROMOA hainbat gairen inguruan gure iritziak trukatzeko gunea da. Horretarako antolatzaileok hiru gai proposatuko dizkizuegu eta horien inguruan aritzeko gidoitxoa ere bai. Lau-bost laguneko taldeak eginen ditugu eta 10-15 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatuko ditugu eta beste talde batean arituko gara, beste gai baten inguruan, beste 10-15 minutuz tar-tarrean. TAR-TAR GOXOAN. Hori egindakoan, berriz ere gaia eta mintzakideak aldatu eta gauza bera eginen dugu. Ekitaldiari hasiera emateko animatazaile baten sarreratxoa izanen dugu eta amaitzeko, elkartutako guztiok, denok batera, abesti ezagun bat kantatuko dugu.

Ekitaldia Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan eginen dugu, urriaren 28an arratsaldeko sei eta erdietan. Izena emateko, kartelean ageri den QR-an edo esteka honen  bitartez labur.eus/tartarreangoxo egiten ahal izanen duzue, urriaren 13a eta 22a bitartean. Eman lehenbailehen izena tokirik gabe gera ez zaitezten eta gustura arituko gara tar-tarrean goxo-goxo.

Tar-tarrean goxogoxo