Supremazista erdaldunak erreserba baskofonoan gozo

Supremazista erdaldunak erreserba baskofonoan gozo

Nafarroako erreserba (ustez) baskofono batean bizi naizela aipatu dut beste batzuetan ere.

Supremazista erdaldunak erreserba baskofonoan gozo“Eremu baskofono” delako honetan baina, gutxiengoa dira euskara bizirik dirauen herriak (hiruzpalau), eta gehiengo handia herri zeharo erdaldunduak, bozka abertzaleak oso nagusi izan arren (alferrik). Eskualde buruan bertan ez gara %25 elebidun aitortuak , eta elebidun horietatik ez gara laurdenak izango euskara normaltasunez erabiltzen saiatzen garenak.

Erreserba (ustez) euskal hiztun honetako legea espainiera da, erdaldunak jaun eta jabe dira, eta jaun eta jabetzat daukate euren burua.


Gaur goizeko adibidea da ondokoa, herri erdiko kioskoan gertatua
, saltzaile gazte samarrarekin, ez extremeñoen eta ez magrebtarren semea, bertokotarrena baizik, erdaldun konpletoa izanagatik.
Kiosko horretan erosi ohi dut egunkaria oso aurpegi onik jartzen ez bazidan ere, eta gaur ere bertara jo dut, azkenengoz.

Nik – “Egun on, Berria badaukazu ?”

– “¿Un Berria dices que quieres? Es que no sé euskera y siempre me hablas en euskera”, lehor, berak.

– Hombre, pero “Berria” ya entiendes, no?

– “Sí pero no sé euskera y siempre me hablas en euskera”, berriz ere berak, egunkaria luzatuz.

– “Pues no te preocupes, que no te voy a hablar más en euskera, ni en castellano. Hala, quédatelo” nik.

(Oharra: beude lasai berriatarrak, herriko beste denda batean erosi dut eta gero).

Bertoko erdaldun gehienen jarreraren adibide ona iruditu zaidalako ekarri dut pasadizoa ZuZeura, jatorriz kanpotarrak diren erdaldun gehienen antzera jokatzen baitute normalean.

“El idioma común” delakoa porlan eraginkorra da benetan…

Gaur goizean bertan, kioskotik igaro aurretik, ikastolan aritu gara “auzolanean” hainbat guraso. Gure ikastolan ere espainiera da lege, haur eta guraso gehien-gehienen arteko harremanetan.

Gauza da ikastolak 40 urte baino gehiago bete baditu ere, hizkuntza ohituretan ez dela aldaketarik gertatu, ez herrian, ez eta ikastolan bertan ere. Zer esanik ez, egoera are gordinagoa da D eredua oso nagusi den ikastetxe publikoan, eta are gehiago herriko ikastetxe erlijiosoan, non D eredua azken urteotan ari diren ezartzen.

Erreserba ustez baskofonoko buru den herriko hizkuntz errealitatea oso kezkagarria dela, alegia.

Ez naiz negar egitera etorri baina. Alderdi politiko abertzaleei hitza bete dezaten eskatzera baizik.

Geroa Baiko ardatz eta arima den EAJren Napar Buru Batzarreko presidente berriak, eurentzat “euskara erabateko lehentasuna” zela adierazi zuen publikoki duela gutxi.

EH Bilduk ere askotan esan eta idatzi du euskarari lehentasuna eman behar zaiola, edota Euskal Herri euskalduna dutela xede.
Bada, berba potolo horien atzetik etorri behar luketen ekimen antolatu eta sendoak ez ditugu usaindu ere egin oraindik erreserba honetan.

Noizko zuen hitza betetzea? Gauzak hemen (ere) ez doaz ondo…

Supremazista erdaldunak Supremazista erdaldunak Supremazista erdaldunak

9 pentsamendu “Supremazista erdaldunak erreserba baskofonoan gozo”-ri buruz

  • Gure genozidio kulturalaren pedagogia egin behar dugu. Egun erdaldunek ematen dute biktimak direla eta euskaldunak borerero!

  • Bada, bai. “Etxeko” erdaldunen laguntzaz gainera.
    Ikus bestela Victor Moreno “jatorrak” zer argitaratu duen Naizen: http://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/identidad-linguistica

    • Ba al du hizkuntza hegemonikoek egiten duten presioaren berririk tipo horrek?
      Ba al du euskaraz jarduteko asmorik?
      Ba al daki euskaraz?
      Total, pa ná….

      • Ez dirudi… Garan oso sarri idazten badu ere. “Escritor y profesor”, haizak, harrapazak!

  • Euskaraz bizi nahi dugunok horrelakoak bizi ditugu ia egunero. Euskaldun izatea, antza, egunerokoak egonarriz hartzera behartzen gaitu, gure osasuna kaltetu nahi ez badugu.
    Euskaraz ez dakiten saltoki askotan errespetu handiz gazteleraz hitz egiteko eskatzen dute baina aipatutako kiosko horrelakoetan hobe agur esan eta beste nonbaitera joan, urrutirago ziurrenik, baina bertarainoko bidea gustorago eta pozik asko eginen dugu.

  • 1000 aldiz pertsona berbera gazteleraz egiteko modu adeitsuan esaten dizuenean, ez da adeitsua izaten ari, zutaz trufatzen ari da. Ta niri aldiro gertatzen zait.

    Duela 4 egun arnasgune bateko euskaldun peto batekin berbetan egon nintzan, kolonizatua ez, hurrengoa….

    Profesional batera jo behar dudanean euskara dakien edo ez galdetzen nula erran nion ta bera harrituta, ez omen zun inoiz horrelakorik entzun.
    Ea jendea ez zan haserretzen galdetu zidan, ta niri bost axola zidala jendeak zer pentsatzen zuen erran nion, ta halare gehienak ondo hartzen dutela.
    Bera berriro zur ta lur ta nik gero ta haserreago (ez berarekin, egoerarekin baizik).

    Arraroa banintz bezala begiratzen zidan, ta nik gero ta gehiago azaldu, berak gero ta gehiago harritzen zan, hitzegiten bukatu genuenean bera zur ta lur ta nik piskat etsita noraino kolonizatuak gauden berriro konprobatzeagatik.

    Berak zion ,beno zuk horrela ondo bazaude ta konpentsatzen badizu horrela jardutea….
    Berari ez ziola pena merezi edo esanez.
    Nire erantzuna, konpentsatzen dit ta Donostian biziz , nire ahotik ateratzen dan gehiena euskarazko hitzak dirala, beraz beste leku batzuetan non euskaldun gehiago dauden, askoz gehiago egin zezaketela nion.
    Ta berak harrituta, zergatik?
    Gaztelerarekin eroso zegoelako oso ta horrelako asko dira, burua jan digutelako erran nion ta berak bai bainan…

    Behin ta berriz aitzakitzen zitun gazteleradunak, ez dutela ulertzen, ez dutela ikasteko abagunerik izan…
    Atzerrian joaten dana ikasten dula esan nionean, bai hala da baina hemen gaztelera dezunez….

    Ta zergatik esan nion ? Hartatzen ari nindulako ta argi utzi nahi nun, euskara balioa dula ta bezeroak galdu ditzazkezula euskara ez badakizu.

    Ta goazen lekura goazela . naiz ta ez lortu euskaraz hartatuak izatea, argi utzi beharko genuke, gaztelerarekin ez gaudela eroso, horrela askoz garrantzi gehiago emango zioten euskarari.

    Beste baten Ondarrutar edo lekeitiar (ez dut gogoratzen nongoa zan) batekin berdina gertatu zitzaidan, berak harrituta euskarari emanten nion garrantziarekin ta nire jarduteko erarekin (ta askoz gehiago egin nezakela pentsatzen dut).
    Bere umeak gazteleraz egiten zioten beti nahiz ta berak euskaraz egin.

    Hor zerbait gaizki egiten ari dira edo ez da egia hori, nik familia dut beti gazteleraz ibiltzen diranak, ta umeak nirekin hitzegiterakoan, euskaraz egiten dute beti, ta ez ditut behartu behar, euskaraz egiten diet ta kito.

    Bakoitzak berea izango du baina hiriburu batean euskarari garrantzia ematen euskara askoz gehiago erabiltzea lortzen bada, arnasguneetan askoz gehiago egiteko abagunea dago.

  • nazka!!

  • bortxakeri gosea!!