Sexua euskal irainetan II

Sexua euskal irainetan II –

Sexua euskal irainetan I

Sexua euskal irainetan II
Agoizko dantzarien egutegia

 

  • Mailueder: Sexurako ongi armatua den mutila.
  • Mailutente: Larrutan aritzeko beti prest den mutila.
  • Maribideetako: Urdanga, puta.
  • Maribordel: Sexurako grina handia duena.
  • Maribuztan: Gizonen tresnaren atzetik dabilena.
  • Marigizon: Gizon itxurako emaztea.
  • Marijoxepa: Gizonekin dabilen gizona.
  • Marikandela: Larrutarako ongi prestatua den gizona.
  • Marikirtena: Larrutarako ongi armatua den mutila.
  • Marikontxi: Gizonekin dabilen gizona.
  • Marikoskoil : Gizon itxura duen emakumea/neska. (Zuberoa)
  • Marimutil: Mutil itxura duen neska.
  • Marineska: Neska itxura duen mutila.
  • Maripittilin: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
  • Maripittilintxo: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
  • Maripittitto: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
  • Maripotro: Gizon zikina, lohia. Ergel handia.
  • Maripotroso: Animaliapuska. Basa samarra. Ergela.
  • Maripotto: Emazte lohia. Ergel handia.
  • Maripottotta: Emazte lohia, Ergel handia.
  • Maripottorro: Neskekin larrutan ibiltzeko joera duena.
  • Maripotxingo: Neskekin larrutan ibiltzeko joera duena.
  • Maritaketa: Larrutarako ongi prestatua den gizona.
  • Maritxorta: Larrutan frangotan ibiltzeko joera duena.
  • Maritxu: Gizonekin dabilen gizona.
  • Mariurdanga: Urdanga handia, emagaldua.
  • Marixirri: Neskei xirri (edo zirri) egiten dien mutila.
  • Marizakil: Mutilen faborea eskatzen duena.
  • Marizikin: Lohia, urde zikina.
  • Marizirri: Neskei zirri egiten dien mutila.
  • Marizupo: Zakil handiko mutila.
  • Makilaluze: Larrutarako ongi armatua den mutila.
  • Makilatente: Larrutarako ongi armatua den mutila.
  • Mastaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
  • Mastatente: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Mokorrandi: Sexurko ongi armatua den mutila. Ergel handia.
  • Musumerke: Edonorekin musuka ibiltzen den neskatoa.
  • Mutilantza: Mutil itxura duen neska.
  • Mutilbero: Larrutarako prest den mutila.
  • Mutileske: Mutilekin nahi duena.
  • Mutilgose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
  • Mutilkoi: Mutilen atzetik dabilena.
  • Mutilzale: Mutilen atzetik dabilena.
  • Neskabero: Larrutarako prest den neska.
  • Neskaeske: Nesken atzetik dabilena.
  • Neskagose: Neskekin larrutarako beti prest dena.
  • Neskakoi: Nesken atzetik dabilena.
  • Neskazale: Nesken atzetik dabilena.
  • Ñarrujotzaile: Larrutarako beti prest dena.
  • Ñarrumerke: Edonorekin egiten duena.
  • Ñarrutero: Larrutarako beti prest dena.
  • Olagarro: Neskei eskatu gabeko laztanak egiten dizkiena.
  • Olagarrohandi: Neskei eskatu gabeko laztanak egiten dizkien gizona.
  • Pailarda: Lizunkeriatan dabilen emaztea.
  • Pailart: Lizunkeriatan dabilen emaztea.
  • Patatabero: Larrutarako beti prest den emaztea.
  • Patatazikin: Emazte zikina, lohia, lizun handia.
  • Perret: Lizunkeriatan maiz dabilena.
  • Petroliobila: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Pistolandi: Zakil handiko mutila. Larrutan ainitzetan dabilen mutila.
  • Pitilinbero: Sexurako beti prest den mutila.
  • Pitilineske: Mutil bila dabilena.
  • Pitilinfesta: Mutil askorekin larrutan ibiltzen dena.
  • Pitilingorri: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Pitilingose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
  • Pitilintxo: Gizona. Ergela.
  • Pito: Ergela.
  • Pitobero: Sexurako beti prest den mutila.
  • Pitoeske: Mutilekin larrutarako dabilena.
  • Pitofandango: Sexurako erraza den mutila.
  • Pitofin: Larrutan ongi aritzen den mutila.
  • Pitogogor: Larrutan maiz ibiltzen den gizonezkoa.
  • Pitogorri: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Pitohandi: Ergel handia.
  • Pitogose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
  • Pitolodi: Zakil lodiko mutila.
  • Pitolore: Ergel handi-handia.
  • Pitomotz: Ergela.
  • Pitonas : Astopotro. (Zuberoa)
  • Pitozakil: Gizon ergela.
  • Pitozakar: Gizon zakarra.
  • Pitozangar: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Pitozorrotz: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Pittitto: Zakil handiko mutila.
  • Pittittobero: Sexurako beti prest den mutila.
  • Pittittoeske: Mutil bila dabilena.
  • Pittittofandango. Larrutarako beti prest den mutila.
  • Pittittofesta: Mutil askorekin larrutan dabilena.
  • Pittittogose: Mutilekin larrutarako dabilena.
  • Pittittozakar: Gizon zakarra.
  • Pittittozale: Mutilekin larrutarako dabilena.
  • Pittoliat : Ergel. (Zuberoa)
  • Popabero: Gizonekin dabilen gizona.
  • Popajole: Gizonekin dabilen gizona.
  • Popazale: Gizonekin dabilen gizona.
  • Potozorri: Neska zikina, ergela.
  • Potrobakar: Gizon ahula, indargea.
  • Potrobako: Koldarra. Gizona ez dena.
  • Potrobakotx: Gizon ahula, indargea.
  • Potrobiko: Gizona.
  • Potrogabe: Koldarra. Gizona ez dena.
  • Potrohandi: Gizon ergela, pito handia.
  • Potrojorran aritu: Alferkerian aritu.
  • Potroso: Gizon ergela. Animaliapuska. Basa samarra.
  • Potrozikin: Gizon zikina, lohia.
  • Potrozorri: Gizon zikina, lohia.
  • Potrozuri: Gizon faltsua.
  • Pottobero: Larrutarako beti prest den emaztea.
  • Pottoeder: Larrutarako ongi armatua den neska.
  • Pottofin: Larrutan ongi aritzen den neska.
  • Pottohandi: Larrutarako ongi armatua den neska.
  • Pottozorri: Emazte zikina, lohia.
  • Pottorrobila: Larrutarako nesken atzetik dabilena.
  • Pottorroeske: Nesken bila dabilena.
  • Pottorrofesta: Neska askorekin larrutan dabilena.
  • Pottorrozale: Emazteekin larrutarako beti prest dena.
  • Pottottabegi: Nesken atzetik larrutarako dabilena.
  • Pottottabero: Larrutarako beti prest den emaztea.
  • Pottottaeske: Nesken bila dabilena.
  • Pottottafesta: Neska askorekin larrutan aritzen dena.
  • Pottottazale: Emazteekin larrutarako beti prest dena.
  • Puta: Urdanga. Emagaldua.
  • Putakume: Sasikumea, txakurkumea.
  • Putaseme: Sasikumea, txakurkumea.
  • Putaustel: Emazte bihozgabea.
  • Putazahar: Urdanga zikina.
  • Putazale: Putetan ibiltzen den gizona.
  • Putazikin: Urdanga zikina.
  • Sagarbiko: Emaztea. Emakumea.
  • Sexubero: Larrutarako beti prest dena.
  • Sexueske: Larrutarako beti prest dena.
  • Sexugose: Sexurako beti prest dena.
  • Sugeluze:  Zakil handiko mutila.
  • Susa: Bero-bero dena.
  • Susaldu: Bero-bero dena.
  • Susara: Susa. Bero-bero dena.
  • Susapunttu: Larrutarako beti prest dena.
  • Taketabegi: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
  • Taketaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
  • Taketagose: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
  • Taketatente: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Taketazikin: Edonorekin larrutan dabilen mutila.
  • Tentekor: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Titiborobil: Titi handi-ederrak dituen neska.
  • Titieder: Bular ederrak dituen neska.
  • Titihandi: Bularrez ongi hornitua den emaztea.
  • Titimendi: Bularrez ongi hornitua den emaztea.
  • Trankagogor: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Trankatente: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Trankazantar:Zakil handiko mutila.
  • Txerrama: Urdanga, emagaldua.
  • Txilibito: Muttiko gaztea.
  • Txilibitoeder: Muttiko gaztea baina ongi armatua.
  • Txilindrin: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Txirlabero: Larrutarako beti prest den emakumea.
  • Txirlabila: Nesken atzetik dabilena.
  • Txirlaeske: Neska bila dabilena.
  • Txirlafesta: Neska askorekin larrutan egiten duena.
  • Txirlagoxo: Larrutarako ongi den neska.
  • Txirlajale: Neskekin larrutarako beti prest dena.
  • Txirlamerke: Larrutarako beti prest den emakumea.
  • Txirulabero: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Txirulatente: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Txirulatxiki: Muttiko gaztea.
  • Txistorgabe: Muttiko gaztea. Gizona ez dena.
  • Txistorluze: Zakil handiko mutila.
  • Txistorrandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Txistubero: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Txistuhandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Txistulodi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Txistutxiki: Muttiko gaztea.
  • Txokorrandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Txortaeder: Pertsona ederra, larrutarako tentagarria.
  • Txortafesta: Txortan maiz eta askorekin ibiltzen dena.
  • Txortafuego: Larrutan oso sutsua dena.
  • Txortagoxo: Pertsona ederra, larrutarako tentagarria.
  • Txortalari: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Txortapronto: Larrutarako beti prest dena.
  • Ugerdo: Gizon lohia, zikina.
  • Umejale: Gaztetxoekin harremanak dituena.
  • Ürdaina: Urdanga, emagaldua.
  • Urdama: Urdanga, emagaldua.
  • Urdanga: Puta, emagaldua.
  • Ürdardi: Emagaldua.
  • Ürdaxka: Emagaldua.
  • Urde: Gizon lohia.
  • Urdeaketz: Gizon lohia, larrutarako beti prest dena.
  • Urdeustel: Gizon lohia.
  • Urdezikin: Gizon lohia.
  • Ustelzikin: Lohia, zikin samarra.
  • Uzkieder: Gizon gizonkoia.
  • Uzkibero: Gizonekin dabilen gizona.
  • Uzkigose: Gizonkoia.
  • Uzkimerke: Larrutarako beti prest den gizon gizonkoia.
  • Uzkimilikari: Gizonkoia. Losintxan aritzen dena.
  • Uzki-milizkatzaile: Nahi dena atzemateko edozein gauza egiteko prest dena.
  • Uzkipronto: Gizonekin dabilen gizona.
  • Uzkizale: Gizonekin dabilen gizona.
  • Uzki-zulatzaile: Gizonkoia, ematen duena.
  • Xakilixut: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Xakiltxo: Gizona. Ergela.
  • Xakilxorrotx: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Xikotzaile: Larru jotzailea.
  • Xilohandi: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
  • Xilobero: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
  • Xirrikitero: Neskei xirri (edo zirri) egiten dien mutila.
  • Xixklo: Ezgizona. Barrabilik gabea.
  • Zakil: Ergela, pitoa.
  • Zakilandi: Larrutarako ongi armatua den mutila. Ergel handia.
  • Zakilbegi: Mutilen atzetik dabilena.
  • Zakilbero: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakilbihurri: Larrutarako beti prest den mutila. Mutil bihurri samarra.
  • Zakilbila: Mutilen atzetik dabilena.
  • Zakildantza: Mutil askorekin larrutan dabilena.
  • Zakileske: Mutilen atzetik dabilena.
  • Zakilfandango: Larrutarako erraza den mutila.
  • Zakilfesta: Mutil askorekin larrutan ibiltzen dena.
  • Zakilfin: Larrutan ongi aritzen den mutila.
  • Zakilgorri: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakilgose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
  • Zakilgoxo: Mutil ederra, sexurako tentagarria.
  • Zakilkabi: Gizon askorekin larrutan aritzen dena.
  • Zakilkirten: Sexurako ongi armatua den gizonezkoa.
  • Zakil-lapa: Mutilen atzetik dabilena.
  • Zakilote: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakiluze: Zakil handiko mutila. Ergel samarra.
  • Zakilments: Gizon baboa, gizonmentsa.
  • Zakilmilikari: Gizonekin sexuan aritzen dena.  Losintxan dabilena.
  • Zakilmotz: Muttiko gaztea.
  • Zakilpalu: Larrutarako ongi armatua den gizona. Ergela.
  • Zakilpastel: Gizon ergela, inozoa.
  • Zakilpistola: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakilpronto: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakiltente: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakiltrebe: Larrutan ona den mutila.
  • Zakiltxo: Muttiko gaztea. Ergeltxoa.
  • Zakilzorrotz: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zakilzulo: Gizon askorekin larrutan aritzen dena.
  • Zakilzuri: Gizon faltsua.
  • Zakilzuzen: Larrutan ongi aritzen den mutila.
  • Zaldizakil: Sexurako ongi armatua den mutila.
  • Zeinuzain: Sexu bakartian ibiltzen den mutila.
  • Zerrama: Urdanga, emagaldua.
  • Zerripotro: Gizon zikina, lohia.
  • Zerripuska: Gizon zikina, ustela, lohia.
  • Zerrizirri: Neskei zirri zikinak egiten dizkieten mutilak, edo alderantziz.
  • Zikin: Lohia.
  • Zikinzulo: Neska lohia, edonorekin ibiltzen dena.
  • Zikiro: Barrabilak galdu dituena. Koldar handia.
  • Zikiratu: Koldartua.
  • Zilindrin: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zirikapotro: Gizon zirikatzailea, zipoteroa.
  • Zirikazakil: Neskak tentatzen edota berotzen ibiltzen den mutila.
  • Zirrikitero: Neskei zirri egiten dien mutila.
  • Zirrizikin: Zirri zikinak egiten dituena.
  • Zizarenhandi: Larrutarako ongi armatua den mutila.
  • Zozkor: Larrutarako beti prest den mutila. Zakil handiko mutila.
  • Zozkordun:  Zakil handiko mutila.
  • Zulobero: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
  • Zulobila: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zulopronto: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
  • Zupo: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Zupohandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Zupote: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
  • Zupotero: Larrutarako beti prest den mutila.
  • Zurrupatxirla: Neskekin larrutan egiteko beti prest dena.
  • Zurrupazakil: Gizonkoia.
Sexua euskal irainetan II   Sexua euskal irainetan II   Sexua euskal irainetan II
Sexua euskal irainetan II  Sexua euskal irainetan II  Sexua euskal irainetan II

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude