Ritxi Lizartza: “Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari”

Ritxi Lizartza: “Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari” –

Sabrina Otegik Buenos Airesetik egindako elkarrizketa, euskal diaspora gai duen Euskalkultura.eus atarirako.

Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko mugak ere gainditu eta momentu honetan ehun bat euskaldun biltzen ditu Euskal Herritik kanpo, beren euskara praktikatzen eta besteei praktikatzen laguntzen.

Programaz programa, antolatzen dituzten ekimenez eta partaide dituzten lagunez hitz egiten du Ritxi Lizartzak segidan eskaintzen dizuegun elkarrizketa bideo honetan. Baita ere bere ustez diasporari euskal gizartean eman behar zaion leku aktiboagoaz. Mila esker, Ritxi, solasaldi honengatik!

Mintzanet-en izena emateko: http://mintzanet.net/

Ritxi Lizartza: "Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari"Ritxi Lizartza: “Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari”

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.