Regueiglobertso

Regueiglobertso –

RegueiglobertsoApirilaren 6an Korrika Deriotik pasatu zen (eta bere uriolan kilometro batzuk egin nituen). Eta hurrengo egunean hitzordua nuen Igorren, aspaldiko partez Regueibertso (oraingoan Regueiglobertso bihurtua) han zelako. Eta Sechu Sende eta Manolo Maseda lagun zaharrak ikusteko paradak ezin dira desaprobetxatu.

Eta zer da Regueiglobertso ba? Ba, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko gazteen arteko elkartruke programa bat, inprobisazioak zeharkatuta. Gure kasuan, bertsoa, galiziarren kasuan regueifa eta katalanen kasuan glosa. Giro ederra bizi izan genuen Igorren, saio gogoangarria eta abarrekin. Kronika ederrak paratu ditu Sechuk (baita Caterina Canyelles katalanak ere):

Eta, horren ostean, zer dut nik gehitzeko? Ba, ikusgarria iruditzen zaidala ikuspuntu soziologiko batetik han gertatzen dena. Batetik, Igorreko neska-mutikoak daude, arratiarrak, eskualde industrial eta landatar batekoak. Bestetik, galiziarrak: Vila de Cruces bezalako herri batekoak, galiziera-hiztunak bai, baina landatarrak erabat, eta, bestetik, Milladoirokoak, Santiago inguruko herri gazte eta “modernoak”. Azkenik, bartzelonarrak. Itxura aldetik, zeharo ezberdinak denak, ilekera, arropa eta mugitzeko eta egoteko modua. Eta berbakera eta parranda egiteko modua. Eta abar. Baina, …, hala ere, itzelezko konexioa, itzelezko estekatzea han eta hemengoen artean, hizkuntzak eta hura jolaserako erabiltzeak bakarrik esplika dezakeena, nire uste apaltxoan.

Eta horrek eragin dit buruko ganbarari bueltak ematea (baina ondoriorik atera ez dudanez eta irakurlea ni baino azkarragoa denez, ba …).

Regueiglobertso

Zer duzu buruan “Regueiglobertso”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-22 19:04

    Gauza da, Txerra, Igorren molt ben, muito bien eta are ondo ibili, triscar e aindar egin zenutela, bertsotan,
    REGUELGLOBERTSOTAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude