Periferietako inguru-minguruak

Periferietako inguru-minguruak –

Periferietako inguru-minguruakAitormena egingo dizuet: gustuko ditut periferiak, zentrotik urrunduta dautzan inguru-minguruak. Boterezaleek zentroa bilatzen duten bitartean, status quo-ak eraldatu nahi dituztenek, iraultzaileek esan nahi baita, periferietara jotzen dute, eta bertatik egiten dute eraso. Batzuetan bortizki, amorruak akuilatuta; bestetan bare, baina irmo.

Periferietatik datoz proposamen eraldatzaileenak zentrora, eta erreakzio atomikoetan lez, neutroiek nukleoa erasotu eta eztandarazi egiten dute. Auzo periferiak, sexu periferiak, periferia politikoak, kulturalak, linguistikoak…

Ezin espero proposamen askatzailerik botereak harreman sare potolo eta sendoak eraikiak dituen erdigune eta erabakiguneetan. Periferiako indio barreiatuek egingo dute bere aldaketa gogoa, eta jarriko dute martxan imajinazioa eta lanerako grina.

Hala gertatzen ari da azken urteotan hainbat esparru ezberdinetan, eta nago Arabako euskalgintzan ere jazotzen ari dela horrelakorik:

2018ak aktibazio eta elkarlan urtea izan nahi du, Euskaraldiak aitzakia galanta ipiniko digu. Ikas dezagun periferietatik eta izan 42 edo 75 ordu, ala 30 egun baina zentroko, Gasteiz hiriburuko, euskaltzaleok hel diezaiogun gure erronkari, antola gaitezen eta jar ditzagun ahoak bizi-bizi eta belarriak prest.

Hala biz!

Periferietako inguru-minguruak
Iñaki Lazkano Hala Bedi
Periferietako inguru-minguruak
araba, erdigunea, euskalgintza, euskara, periferiak, Periferietako inguru-minguruak
Iñaki Lazkano

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur teknikaria ofizioz, kultur-xaxatzaile afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude