Pedro Mari Sarduy, bidelaguna: “Floridan ez daukat euskaraz hitz egiteko aukerarik”

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna: “Floridan ez daukat euskaraz hitz egiteko aukerarik” –

“Pedro Mari Sarduy naiz. Muxikan (Bizkaian) jaio nintzen 1950. urtean. 70eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetara joan nintzen. Gure euskalkia mantentzea lortu dut, nahiz eta emaztearekin ingelesez aritzen naizen. Gainera, seme-alabek euskaraz dakite, bilobek, ordea, ez. Floridan, bizi garen lekuan ez daukat euskaldunik, eta horregatik, ezin dut inorekin euskaraz hitz egin. Euskal Herrian bizi den iloba batek Mintzaneten berri eman zidan eta orain Joserra Onandiarekin (Getxo) astero bizkaieraz aritzen naiz”.

Eta zu? Zeren zain zaude? Egin zaitez BIDELAGUN! Lagundu euskara on line praktikatzen!

EMAN IZENA

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna: “Floridan ez daukat euskaraz hitz egiteko aukerarik”
Ordenagailuan Pedro Mari Sarduy bidelaguna Joserra Onandia bidalariarekin hitz egiten