Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar

Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar –

2021eko ekainean sortu zen Pantailak Euskaraz mugimendua, euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera larriarekin kezkaturik zeuden hainbat herri ekimen eta eragilek bat egin zutenean: Disney+euskaraz, Netflix euskaraz, Zinemak euskaraz, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea, Tinko Euskara elkartea eta Game Erauntsia elkartea.

Kanpaina ezberdinen artean ia 30.000 sinadura bildu dituzte streaming plataformak, zinemak, eta Twitch sortzaile plataforma euskaraz egon daitezen eskatuz, eta aldarrikapen taula bat ere kaleratu dute.

Gizartearen eskari hauek bete daitezela eta euskaldunen eskubideak bermatu daitezen urratsak emateko eskaera luzatu diete, era berean, erakunde eta ordezkari publikoei.

Pantailak Euskaraz taldearen ordezkariek Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bileran gaia aurkeztu eta jorratuko dute bihar, azaroak 8, 16:00etatik aurrera. Agerraldia eta gaiaren gaineko solasaldia Eusko Legebiltzarraren streaming zerbitzuaren bidez jarraitu ahal izango da. (1. Kanalean)

Ekimena, bere kideak, aldarrikapenak eta sinadura kanpainen informazio gehiago www.pantailakeuskaraz.eus web orrian aurkituko duzue.

Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar

Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude