Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik

Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik –

Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan. Baina euskararik jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan, ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.

Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik

Adibide gisa, UPNk ingelesa baloratzen zuenean A eta B mailako oposizioetan (2009. urtetik 2015. urtera), ingelesak puntuazioaren % 10 ematen baldin bazuen, ezinezkoa zen ingelesik jakin gabe % 90 baino gehiago lortzea.

Euskararen balioa gutxiesteko aipatutako trikimailua erabili da aurreko Gobernuarekin eta oraingo Gobernuarekin, aurreko Dekretuarekin eta oraingo Dekretuarekin.

Eguesibarko, Burlatako eta Altsasuko Udalei emandako gomendio bera eman dio Nafarroako Arartekoak Osasunbideari (Q18/557 espedientea): Euskara egoki balora dezala lan deialdietan, beste merituei euskararena gehituta, mugarik gabe.

Udal horiek gomendioa onartu dute. Gauza bera eginen al du Osasunbideak? Bi hilabete ditu erantzuteko.

Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik”-ri buruz

  • Niri bikain iruditzen zait, are gehiago, ingelesa ez litzateke baloratu behar, ingelesa sarbiderako baldintza izan beharko luke. Ez dakit zer jakintza maila izango duten medikuntzaz ingeles tutik ere jakin gabe…

    Jende gutxi ikusten dut ordea espainolaren eskakizuna salatzen. Eta inork ingelesa gorroto badu (lokalismo sukar batek bultzaturik edo), behintzat, lelo egokia berreskura dezagun: EUSKARAZ ETA KITTO!