Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen duten apaingarria?

Osakidetzako Donostialdea erakundeak (Kostaldea, Donostialdea eta Oarsoaldeako anbulategiak eta Donostia Ospitala biltzen duen erakundea) urriaren 13tik 16ra langileentzako 70 inguru ikastaro eta mintegi antolatu ditu “Formakuntza Astea” deiturikoan, eta hauetatik %13 inguru soilik eskainiko dira euskaraz. Euskal Herriko zonalde euskaldunenetakoan!

Egunerokoan Osakidetzako langileok pairatzen dugun egoeraren adibidea eta islada baino ez da hau. Gure lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea ukatzen zaigu. Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan. Langileok egoera honen aurrean planto egiteko unea iritsi da, eta hala egingo dugu!

Egoera hau salatu eta langileok Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazioa antolatu du urriaren 15eko goizeko 11etan, Donostia Ospitalaren aurrean.

Bestalde, LAB Sindikatuak laster ekimen bat abiaraziko du Osakidetzako langileok pairatzen ditugun hizkuntz eskubideen urraketa guztiak salatu ahal ditzagun.

Osakidetzan Euskara lorontzi-apaingarria?

Osakidetzan Euskara lorontzi-apaingarria ?

Osakidetzan Euskara lorontzi-apaingarria ?

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus