Osakidetzan euskara gaitasuna kontutan hartu gabe kontratazio ilegalak masiboki egiten direla salatu du LAB sindikatuak

Osakidetzan euskara gaitasuna

LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.

Kasu ugaritan, lanpostuan lana egiteko euskararen ezagutza egiaztatzea betebeharra izanik, baldintza hori ez da bete. Zehazki,azken 6 hilabetean soilik, ehunka kontratazio ilegal, euskararen ezagutza kontutan hartu gabe, egin direla esan dezakegu datuak eskutan. Ehunka kontratu ilegal, non euskararen normalizazioa eta hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, lanpostuari zegozkion langileak kanpoan utzi diren. LAB sindikatuak jadanik pausoak eman ditu legez kanpo egin ohi den kontratazio bakoitzaren inguruko azalpenak eta erantzukizunak eskatzeko.

Sarritan, irregulartasun hauen onuradunak zuzendaritzen “konfiantzazko” langileak dira. Honela, kasu ugari daude non izendapen aske edota zerbitzu-eginkizun kontratuen bidez egindako kontratuetan euskararen ezagutza ez den kontutan hartzen. Azken kasu hauetan ere, kasu zehatzak salatu ditugun arren, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak ez du neurririk hartu egoera konpontzeko.

Ohikoa izaten da ere, behin-behineko kontratuen bidez euskararen normalizazioan atzerapausoak ematea. Izan ere, Osakidetzan euskararen betekizuna lanpostu zehatzek izaten dituzte eta ordezkapen kontratuetan ez bezala, behin-behineko kontratuak edo kontratu ebentualak deitzen direnak, ez daude lotuak lanpostu zehatzekin. Trikimailu honen bidez, aldi baterako egiten diren kontratu gehienetan ez da euskararen ezagutza eskatzen, edozein delarik ere unitatearen lehentasuna edota izaera. Langile euskaradunen ordezkapenak, pediatria zerbitzuak, informazio guneak, euskararen arnasguneak diren herrietan (erabat euskaldunak) kokaturiko lanpostuak… hauetan guztietan ere, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe lotzen dira kontratuak, euskararen normalizazioan atzerapausoak emanez sarritan. Honen harira, LAB sindikatuak azalpenak eskatu izan ditu askotan.

Lanpostu hutsak

Osakidetzako Euskara Planak lehentasunezkotzat jotzen dituen unitateetan hutsik geratzen diren lanpostuei aurrerantzean euskararen betekizuna ezarri behar zaiela adierazten du Planak. Neurri honen betetzea ere tokian tokiko borondatearen araberakoa izaten ari da, Osakidetzako Zerbitzu Erakunde gehienetan ez da betetzen eta Osakidetzako arduradunek ez dute euskararen normalizazioarentzat garrantzizkoa den neurri honen betetzearen jarraipen edo kontrolik egiten.

Urraketa hauek guztiak euskararen normalizazioa trabatu, langile eta herritarron hizkuntz eskubideak kaltetu eta euskara ikasteko ahalegina egin duten langileak mespretxatzen dituzte. Zer esanik ez, kontratazio ilegal hauek ehunka langileen lan eskubidea urratu dute, araudia zuzen betez gero, beraiei zegokien lanpostutik kanpo geratu baitira.

Gardentasun eza

Gardentasun eza ere aipagarria da. Osakidetzaren Zerbitzu Erakunde batzuk langileon ordezkarioi ez digute egindako lan kontratuen inguruko informaziorik eskaintzen, eta eskaintzen dutenek ere, sarritan, informazio mugatua igortzen dute, besteak beste lanpostuaren hizkuntz betekizunaren inguruan edota kontratatutako langilearen hizkuntz-gaitasunaren informazioa ezkutatzen delarik maiz. Egoera honetan, sarritan Legebiltzarraren bidez egin behar izaten zaio informazio eskaera Osakidetzari.

LAB sindikatuaren iritziz Osakidetzak euskara normalizatzeko egitasmo osoa behar du, erakunde osoaren bultzadaz eta erakunde osoa euskalduntzeko. Kontratazio politikan ez ezik, beste hainbat eremutan ere neurriak, bitartekoak eta laguntzak ezarri behar dira. Zoritxarrez, gaur gaurkoz ez dago egitasmo integral horren arrastorik, ez eta Osakidetzan euskaraz bizi eta lan egin ahal izateko beharrezkoa den borondate politikorik ere. Kontratazioetan euskara baztertuz gertatzen diren irregulartasunak Osakidetzako arduradun politikoen borondate falta horren froga garbia dira.

_________________________________________________________________

IRREGULARTASUNAK AGERIAN UZTEN DITUZTEN INFORMEAK:

KONTRATU ILEGALAK EUSKARA BAZTERTUZ, EHUNKA AZKEN URTEOTAN:

http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/020920.pdf Txosten honetan arauz kanpoko egoera ugari ikus daitezke, ehunka kasutan langile ez-euskaradunen kontratazioa ageri baita kontratazio-data derrigortasun-data (euskararen ezagutza egiaztatzea derrigorrezkoa den data) baino beranduagokoa izanik. Zenbait kasutan, zuzendaritzen “konfidantzazko” lanpostuetan gertatu izan dira irregulartasunak.

KONTRATAZIO LUZE ILEGALAK, OHIKOAK GAUR EGUN ERE

Osakidetzak berriki Legebiltzarraren eskaeriz emandako informaziotik ateratako datuak dira hauek, beharbada, errealitatean gehiago izango dira. Honako txostenetik ateratako datuak dira, honako informazio eskaera honi erantzuten ziona. Galdera horretan “Lanpostuak Derrigortasun Data iraungita izanik, lanpostu horretan gaur egun lanean dauden eta hizkuntza eskakizuna egiaztatu gabe duten langileen eta lanpostuen zerrenda” eskatzen zen.

Beraz, behean azaltzen diren kasu guztietan lanpostuko Derrigortasun Data iraungita dago (lanpostu horretarako kontratua egiterakoan lanpostuko Hizkuntza Eskakizuna egiaztatua izan behar da), eta bestetik, behean azaltzen diren kasu guztietan Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe dago. Gaur egun Osakidetzan iraungita dauden lanpostuen azken Derrigortasun Datak 2013ko abendukoak direnez (2014ko uztailetik indarrean ofizialki, beranduenez), gerora lanpostu horietarako egindako kontratazioak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe, ilegalak direla ziurra da (salbuespen bat edo beste egon liteke, Osakidetzak emandako txostenetan daturen bat oker edo osatu gabe egotearen ondorioz). Edozein kasutan, lanpostuaren Derrigortasun Datak beste txosten honetan kontsultatu daitezke, Derrigortasun Data errespetatu gabeko kontratazioak izan direla egiaztatzeko.

2015eko URTARRILA

Lanpostu Kodea        Kontratu mota        Non

24082            Zerbitzu eginkizunak    Araba Eskualdea

21435             Bitarteko        Basurto

22160            Bitarteko        Basurto

22170            Bitarteko        Basurto

22919            Bitarteko        Basurto

20376            Zerbitzu eginkizunak    Debabarrena

11673            Bitarteko        Galdakao

18227            Zerbitzu eginkizunak    Gurutzeta

5747            Zerbitzu eginkizunak    Zumarraga

 

2014ko ABENDUA

13494         Barne sustapena        HUA

6316        Zerbitzu eginkizunak        Basurto

978        Bitarteko            Debagoiena

7219        Titularra                Gurutzeta

18506        Titularra                Gurutzeta

16682        Titularra                Gurutzeta

17919        Titularra                Gurutzeta

5604        Zerbitzu eginkizunak        Goierri

 

2014ko AZAROA

22640        Bitarteko            Basurto

1549        HUA                HUA

5475        Bitarteko            Bizkaia Osasun Mentala

25506        Bitarteko            Donostialdea

26849        Barne sustapena        Ezkerraldea

18062        Zerbitzu eginkizunak        Ezkerraldea

16601        Barne sustapena        Ezkerraldea

 

2014ko URRIA

443        Titularra                Araba Eskualdea

26131        Bitarteko            Araba Eskualdea

25673        Zerbitzu eginkizunak        HUA

23017        Barne sustapena        HUA

1546        Bitarteko            HUA

25673        Zerbitzu eginkizunak        HUA

23017        Barne sustapena        HUA

1546        Bitarteko            HUA

1652        Bitarteko            HUA

1611        Barne sustapena        HUA

22090        Barne sustapena        Bilbo-Basurto

25227        Bitarteko            Bizkaiko Osasun Mentala

24347        Titularra                Debagoiena

26198        Bitarteko            Donostialdea

24596        Barne sustapena        Emergentziak

25814        Titularra                Barrualde

12118        Titularra                Barrualde

17008        Zerbitzu eginkizunak        Ezkerraldea

 

2014 IRAILA

24245        Bitarteko            Bidasoa

12476        Bitarteko            HUA

22105        Barne sustapena        Basurto

22261        Bitarteko            Basurto

20393        Barne sustapena        Debabarrena

159        Bitarteko            Erakunde Zentrala

KONTRATAZIO LABURRETAN, URRAKETAK ORAINDIK ETA OHIKOAGOAK:

Bestalde, ordezkapen laburretan ere araudia urratuz euskara kontutan ez hartzea ohiko praktika da. Abendua eta urtarrileko kontratazioen inguruko Osakidetzak Legebiltzarrari igorritako txosten honetan garbi ikusi daiteke (Derrigortasun Data iraungita izanik x-arekin markatu gabeko kontratuak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabeko kasuak alegia, ilegaltzat hartu daitezke). Euskara kontutan hartu gabeko kontratazio labur ilegalak, hilabete pare batean soilik, ehunka kasu agertzen dira.

EAJ, euskara, Osakidetza, Osakidetzan euskara gaitasuna, PNV
osaeus

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude