Osakidetza euskalduntzeko borondate eskasa agerian

Osakidetza euskalduntzeko borondate eskasa agerian uzten duten adibideak

Osakidetza euskalduntzeko borondate eskasa agerianJaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek.

Osakidetzako arduradunek euskarak aurrera egin dezan lagunduko omen duten neurriak iragartzen dituzte aldian aldiro. Zoritxarrez, neurri horiek ez dute behar adinako eraginik izango sakoneko arazo eta hutsuneak konpondu gabe. Borondatea izatekotan berehala konpontzeko moduko arazo eta hutsuneak dira, eta arrazoi horregatik, hain zuzen, berehala konpondu beharrekoak. Hona hemen Osakidetzako buruzagien arduragabekeriak sortutako hutsune larri horietako batzuk:

1. Zuzendaritzek eta erdi mailako arduradunek euskararen normalizazio programak ez dituzte beren gain hartzen.

2. Enplegatuak informatu eta sentsibilizatzeko kanpainarik ez da egin.

3. Buruzagitza lanpostuei euskara eskakizunak ez zaie ezarri.

4. “Ebentual” deituriko kontratazioetako iruzurrak jarraitzen du.

5. Itunpeko zentro eta zerbitzuetan Eusko Jaurlaritzaren euskararen erabilerairizpideak ez dira betearazten.

6. Kontratatutako zerbitzu eta erositako produktuen gaineko hizkuntza-irizpideak ez dira betearazten.

7. Langilegoa euskalduntzeko behar adina bitartekoak ez dira ezartzen.

8. Kontratazioen inguruko informazio gardentasunik ez dago.

9. Hautagai elebidunen eskasia daukaten kategorietako kontratazio zerrenda ugari itxita daude.

.

Hutsune hauetako bakoitzaren inguruko azalpen eta adibideak honako txostenean ikus daitezke.

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus