Oraindik badago aukera

Oraindik badago aukera –

Bai, ohartzen naiz berandu nabilela. Bai, ohartzen naiz ikasturtea hasi berri dela. Bai, ohartzen naiz Euskalerria Irratiko entzule gehienek ez dutela behar.

Oraindik badago aukeraHalere, horretaz guztiaz ohartuta ere, geuri ere badagokigu zabaltzea oraindik badagoela aukera.

Azken asteotan buru-belarri ibili dira hainbat lagun egoera berrira egokitzen. Beharrezkoa izan denean, hormak bota dituzte, metroarekin gora eta behera ibili dira segurtasun-distantzia (orain distantzia soziala izenekoa) neurtzen, gel hidroalkoholikoa, maskarak… Dena txukun utzi dute.

Izan ere, hamarnaka egoitza, ehunka pertsona… besoak zabalik daude herritarren zain. Duten onena emateko prest daude ikasturte berrian. Orain arte bezala, geure herria euskalduntzeko bidean herritarrei euskara transmititzeko prest daude. Mundua euskararen betaurrekoetatik ikusten laguntzeko gogoz daude.

Haiek, prest. Horrexegatik, geuk ere konpromisoa hartu ahal dugu ondoan dagoen norbait euskaltegian izena eman dezan lortzeko. Oraindik badago aukera!

 

badago aukera

Paul Bilbao Sarria

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude