Ondare inmateriala babesten

Ondare inmateriala babesten –

Joan den maiatzean Euskal Kultura Ondarearen Lege berria onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamentuak.

Bertan 1990ean egindako legea modernizatzen da eta egindako aldaketa nabarienen artean dago ondare inmateriala jasotzen dela legedian babestuta. Gure ondare inmaterialaren artean leku nabarmena dauka hizkuntzak (euskara), ulergarria den moduan (edo hori iruditzen zait niri).

Hara non, handik aste gutxitara egunkarian irakurri nuen lege horren kontra doala pentsa genezakeen egoera bat: Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako ikasleei gradu amaierako lana erdaraz egiteko aholkatu zitzaien, tribunalak lortzeko ezintasuna edo zailtasuna argudiatuta. Azkenean, antza, konpondu bazen ere, graduazio ekitaldian egin diren euskararen aldeko aldarriak murrizteko, euskarazko eta erdarazko hitzaldi bateratua egiteko aholkatu zitzaien graduatu berriei, hainbat autoritate ez mintzeko. Hala ere, beraien lana kalitatez egiteko, gaixoen hizkuntza jakitearen garrantzia azpimarratu zuten graduatuek.

Ondare inmateriala babesten
EHUko Medikuntza Fakultatea (Wikipedia)

Nik horrela ikusten ditut premisak:

  • Euskara Euskal Kultura Ondarearen legeak babesten duen elementua da.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean (publikoa dena) medikuntzako graduan pazientea dela atentzioaren ardatza esaten da
  • Bada, pazientearen hizkuntzan atentzioa ematea ezinbestekoa da
  • Baina, Euskal Herriko Unibertsitatean (publikoa dena) medikuntzako graduan ezin da gradua osorik euskaraz ikasi; erdara erabiltzeko gomendatzen da gradu amaierako lanean eta graduazio ekitaldian euskaren erabilera laburtzen da autoritateak ez mintzeko.

Ondorioa guztiz kontradiktorioa da nire uste apalean:

  • Pazientea ondo atenditu behar da, baina hori zaila da Euskal Herrian ez bada euskara bermatzen eta bultzatzen ikasketetan
  • Horrek pentsarazi liezaguke Euskal Kultura Ondare legean babesten den elementu baten kontra egiten duela gure unibertsitateak egoera konkretu horretan
  • Areago, autoritate batzuk minduta agertzen badira gure Kultura Ondare Legeak babesten duen elementu baten erabilerarekin, agian esan nahi du gure autoritateek en dutela Euskal Ondare Legea babesten. Baina, esango didazue, parlamentuan ia %90eko babesa lortu zuen lege horrek!, beraz, babes hori itxurakeria baino ez da eta hainbat autoritate Euskal Kultura Ondarearen eta haren Legearen aurka daudeā€¦ (!?)

Ez dut jarraituko. Euskararen irakaskuntza bultzatzeko egiten denaz, hezkuntza eta osasuna pribatizatzeaz eta abarrez, beste batean hitz egingo dugu.

Ondare inmateriala babesten