NoName: Tiriti! Gasteiztik dator ziztada

NoName: Tiriti! Gasteiztiko ziztada – 

NoName: Tiriti! Gasteiztiko ziztadaOrain urte pare bat izan nuen aukera Gasteizko musika talde berezi hau ezagutzeko, eta ikaragarrizko inpresioa eragin zidan darabilten musika mota biziarengatik, euskarazko letrekin, eta oso bereziki letrengatik beraiengatik. Oso haustaileak iruditzen zitzaizkidan, euskal mundu ñoñotik astintzen nindutenak. Oraintsu argitaratu dute azkenean CDa (pandemiarekin eta beste asko atzeratuta). Kanta guztiak-eta hemen daude: baleafunk.eus/nonametiriti

Bada Youtuben bere bideo bat baino gehiago, besteak beste: youtube.com/watchc1EX0fADcM

Merezi dutelakoan, tartean “Giputxi Go Home” kanta ohargarria: baleafunk.eus/tracks/221, zeinen letra hemen segidan, inor epatatzen ote duen:

GIPUTXI GO HOME

INTRO: BITTOR AIAPE
– E: Euskaraz badakit, baina zertako ibili!
– N: Zer diozu, baina? Brometan zabiltza, Pili!
Eta hau ere ez al da arrarua, euskaraik gabe auzua?
– E: Sorkuntza euskaraz dago benetan mugatua!
– N: Pili nahikoa diñau, hirekin naun flipatua!
Eta hau ere ez al da arrarua, euskararik gabe, eszenatokia?
Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum
ze arraroa euskararik gabe Nafarroa/flamenkoa/Araba! (x3)

.

NOR-NORI-NORK
Giputxi batekin txosnan
euskaraz egin ta entzun:
Gasteizkoa izateko
ze ondo hitz egiten dezun!

Baina, noiz ikasiko duzue, joder,
pototaraino gaudela, joder,
pototaraino gaude!

Nor-Nori-Nork
baldintza ta subjuntibo, joder,
aditz eta ergatibo, joder,
euskaraz badakigu!

Euskara hori Gasteizen
ez da normala, begira.
Zure gurasoak ere
Arabatarrak al dira?

Baina….

Antzematen zaizu pixkat,
egia osoa onartua,
zeinen itsusia den ta
zure euskara batua!

Baina…

Nazkatuta nago beti
izateaz epaitua,
zuentzako erreza da eta
euskararen hautua!

Erdal eremu batean,
euskalkia zein batua,
gurea da militantzia, gurea da meritua!

Baina, noiz ikasiko duzue, joder,
pototaraino gaudela, joder,
pototaraino gaude!

Nor-Nori-Nork
baldintza ta subjuntibo, joder,
aditz eta ergatibo, joder,
euskaraz badakigu!

Zu etzara inor
gure euskara epaitzeko, joder,
eusnobismo hortatik hitz egiten,
fucking giputxi go home!

NoName: Tiriti! Gasteiztiko ziztada

Zer duzu buruan “NoName: Tiriti! Gasteiztik dator ziztada”-ri buruz

  • Anhitz esquer derauat, Bittor!
    Gustura ençun ditiat canta batzuc.
    Sympathica guerthatu ciaizquitac mendebaldeco artista hauc.
    Banatchegoc ni, banajagoc ni, mendebaldea behar dugula ekialdea beçaimberce.
    Adeitsuqui