ninduen

ninduen –

ninduen edota nenduen forma çaharretic ninduen eta nuen forma berriac heldu çaizquigu.

harc ni eta nic hura berdin erraiten çatequeen. Eta oraino ere erraiten da cembait lekutan Euscal Herri honetan.

ninduen HARC NI hartaric, nenduen NIC HURA sorthu cen eta honetaric NEUEN eta guerorat NEBAN eta NUEN forma litterarioac.

Bizcaierari çor deutsogu informatione bicain hau. Esquerronecooc esquerrac emon deioguçan mendebaldeco euscarari. Hala içan beite!

 

 

NAFFARRERA

15 pentsamendu “ninduen”-ri buruz

  • Guetchon oraino ere nendun (= neban, neuen, nuen) erabilcen dute euscaldun naturalec, Etchebarrin, Sondican, Gamiz-Fican, Leioan eta Ceberion ere beçala. Orozcon nindun.

    Leiçarraga jaunac nenduen (= nuen: nic hura) typo honetaco guenduen (guc hura) erabilcen daqui, ceina objectu plurala denean guentuen (guc haiec) baita eguile honen baithan.
    Badu berce guentuen bat ceina synonymo baitzaio guintuen formari.

    guenduen = guenuen
    guentuen 1 = guenituen
    guentuen 2 = guintuen

    centuzten ere Leiçarragaren hitza da, ceinac bi adiera baititu:

    1 centuzten = harc çuec = cintuzten
    2 centuzten = çuec haiec = cenituzten

  • Beraz, UKAN aditzaren iraganaldiac, berce iraganaldico aditzen modura, adiera bikoitza çuen hassieran. Hau da harc hura/ni/hi / gu/çu/çuec beçala, harc/nic/hic / guc/çuc/çuec hura:

    çuen
    ninduen = nenduen
    hinduen = henduen
    hinduen = henduen

    Hauetan DU= DU orainaldicoa berceric ez da.

    cituen
    guintuen = guentuen (+ guenduen)
    cintuen = centuen (+ cenduen)
    cintuzten = centuzten (+ cenduten)

    Hauetan TU = DITU orainaldicoa berceric ez da.

  • çuen formac cerikussia ukan du processu honetan:

    ninduen – nenduen – nenuen – neuen – nuen
    hinduen – henduen – henuen – heuen – huen

    halaber goico bi hauec hirur hauetan

    guenduen – guenuen
    cenduen – cenuen
    cenduten – cenuten

    cituen formac era berean influitu du plural hauec sor litecen:

    nituen
    hituen
    guenituen
    cenituen
    cenituzten

    Içan onsa!

  • EDUN [+iragan, hark-gu]: GINTUEN

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=1349

    guinducen forma, goico mapan ikusten ahal denez, guintuen synonymoa baino erabiliagoa da Hegoalde deritzon honetan.

    guinducen = guintuen Harc gu

    plurala IT erabili beharrean, bizcaierazcoa omen den Z-ren bidez.

    guinducen-en variante modura guenducen (Harc gu) ere bada, eta bioc guenituen (Guc haiec) adizquiaren errannahia ere eduqui deçaquete.

    Adeitsuqui

  • Nire galdera da:
    Norc asmatu çuen euscal verboa?
    Gendeac?
    Verbo honen atzean osso persona intelligentac egon ciren.
    Imagina eçaçue idatzizco supporteric gabe euscal verboa garatzea.
    Norc creatu çuen euscal aditza?
    Casualitatez ez cen içan.
    Norc?

  • Iñaki Camino jaunaren lan bicain batean: Nafarroa Behereko euskara, ondocoa iracurcen ahal dugu:

    3.6. Nor Nori Nork erako adizki pleonastikoak ageri dira Amikuzen:
    zindatazün ‘zenidan’,
    zindaztatzün & zindaztan ‘zenizkidan’,
    zindakozun ‘zenion’,
    zindakozien & zindakoten ‘zenioten’ (Arruta);
    zindataten & zindatazien ‘zenidaten’ (Mithiriña);
    zindauküten & zindauküzien ‘zeniguten’ (Zohota).
    Ondoko Landibarren bada adibide bat: zindazkiutzien ‘zenizkiguten’.

    Nire iruzquina:
    Adizquiotan arguiro ikusten da nola orainaldico forma aguercen çaicun iraganaldico forman integraturic.

    zindakozun = cinderaucoçun

    Forma pleonasticoa kenduric: cinderaucon lorthuco guenduque, ceina naffarrera litterarioan ceneraucon (cenion) baita.

    cin NOR marca passatzen da NORC marca içaitera.

    cinderaucon cenderaucon ceneraucon

    Processua hori da.

    ninduen nenduen neuen nuen

    cindion cendion cenion

    cindauküten cinderaucuten Hemen pleonasmoric ez. Naffarreraz = ceneraucuten da: çuec hura guri

    Baina naffarreraz ere berce errannahiac daduzca forma pluralaren pean:

    cinderauzquiguten: harc çuec guri
    Eta baita haiec çu guri ere.

    Era berean, nindion gindion zindion zindioten formac ere baditugu Ipharraldean. Errannahia: nion, genion, zenion, zenioten
    Batueraz nindion bat, ordea, ninduen + hari da.

    Corapilatsua?

  • *NI-AN-DUI-EN–>NIENDUI-EN–>NINDUEN/NENDUEN–>NEUAN/NEBAN

    *NI-AN-DUI-EN “neroni (NI-AN) zegokidana (DUI-EN)”

    Deriva honen Kritikak onartzen dira, onartu, gustora.

  • Neuc ez daquit ninduen/nenduen baino atzerago joaiten. Textuec eta ahozcotassunac ez derautate permittitzen.

    nin-/nen- horrec ni ez-orainaldian adierazten du:

    ninduen, ninduqueen, banindu, ninduque

    Orainaldian na- da:

    nadu > nau

    gu eta çu-ren casuetan

    guin-/guen-
    cin-/cen-

    ditugu ez-orainaldian eta

    ga-
    ça-

    orainaldian:

    gaditu > gaitu
    çaditu > çaitu

    Adeitsuqui

  • Testuek ez, baina erroek bai adierazten dutela aditzaren jaiotza eta bilakaera:

    “ADU” “adua” da (hado, destino). Koba-garaian sortu zuten bisilabaduna (-18.000~).
    ADU hori “AT-UH” da “Adi (AT) Goia (UH)”

    “EDU” *EZ-ADU da nire ustez, “ADUA EZ”. Errebelamendu honetatik sortu zen euskal verbo nagusia (EDUN: *ez-adu-une): neolitikoan (hiru silabaduna)

    Gero, NI-AN-DUI-EN–>NINDUEN *ni-an-dui-en “neroni (NI-AN) dagokidana (dui-en)

    eta GU-AN-DUI-EN–>GUENDUEN “geroni dagokiguna”

    Beraz, TU/DU barik, “TUI/DUI” da euskal verboan dagoen erroa.

    Erro hau funtsezkoa dugu: DUIN/DIN *duina, dagokiguna.

  • Naberan jauna,

    Anhitz esquer!

    Dioscuçu:

    NI-AN-DUI-EN–>NINDUEN *ni-an-dui-en “neroni (NI-AN) dagokidana

    Eta NUEN nondic?

    Eta NAU nondic dathor?

    Eta DUT?

    Adeitsuqui

  • Urrunenic ni joan naiteque honaino:

    du < dadu // çuen < ceuen < ceduen nau < nadu // ninduen hau < hadu // hinduen hau < hadu // hinduen ditu < du + it // cituen < ceituen < cedituen gaitu < gaditu // gintuen < guindituen çaitu < çaditu // cintuen < cindituen çaituzte < çaitu + te // cintuzten < cintuen + te

  • BAI, JOKOZ KANPO HARRAPATU NAUK (TXARTEL HORIA)

    Hipotesiarekiko zuzenketatxo bat egin beharra zegok, LOGIKAren izenean. Eta nik ez diat ezagutzen euskera bezain mekanismo logikoagorik. Ea zer deritzaan:

    NENDUEN *eni-an-o-dui-en “neroni (NIE-AN) dagokidana (O-DU(I)-EN)

    NUEN *eni-an-uha-en “ni(k) (ENI-AN) hura (UHA) in (EN)”, hots, “ni(k) hura egin” (orduan ez zegoen ergatiborik)

    DUT *du(i)-t(e) “hura dagokit” Beraz, T hori -TE- atzizkitik datorke (iberierak ere partekatzen duena: Tebas, Baste… “nongo, zein”)

    NAU *eni-an-uh–>ni-an-hu–>NAU

    Sartu dudan aldaketa “UNE” (une/gune: “denbora/espazioa”)

    UNEren bilakaera honako hauxe da: UNE/UN/O. Hemen O jarri dut (ni-an-O-dui-en)

    Bestalde, DUI/IDU parearen aurrekaria TUI/ITU da, bikote kontrajarria. Hots, TUI “altua, kalitatea” da; ostera, ITU “itoa, irtenbide bagekoa”. Orduan, -TU adizkiak positiboa nahiz negatiboa adieraz dezake, eta hori testuinguruak soilik ebatzi ahal du.

    Eta ahaztu zait abisatzea NI subjektua ENI jarri dudala, iberieraz bezala.
    Izan ere, iberieraz ENI “ni” da; eta NEI “nire”.

  • Josu,
    Çucenquetac eguin ditiat hire iruzquinean. Erradac ondo dagocenz.

  • Orduan, ergativoric ez cegoqueenez,

    GUINDUEN edota GUENDUEN formac

    harc gu beçala,
    guc hura ere

    adiarazten çuqueen. Ezta?

    Milla esquer aitzinetic!

  • Osagai berberak dituzte,
    IN…EN. bilakarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude