Nafarroan euskara arloan nola eragin du aldaketa politikoak?

Nafarroan euskara arloan nola eragin du aldaketa politikoak?

Nafarroan euskara arloan nola eragin du aldaketa politikoak?Oso maiz izaten ditugu hemen euskararen inguruko eztabaidak. Horregatik hartu dugu sarrera hau Euskalerria Irratiaren webgunetik, interesekoa izango zaizulakoan.

Euskarabideako Mikel Arregi, Behatokiko Garbiñe Petriati, IKAko Sagrario Aleman eta Topaguneko Oskar Zapata aritu dira Metropoli Foraleko tertulian.

Nola eragin dio aldaketak euskararen egoerari? Galdera horri erantzun diote euskalgintzako kideek. Juan Kruz Lakastaren gidaritzapean.

Mikel Arregi-Euskarabidea

“Ildo horretatik, diskurtso erraza dute hor, eta herritar askorengana iristeko aukera. Guri dagokigu buelta”.

Garbiñe Petriati-Behatokia

“Lehia politikorako tresna gisa hartu dute euskara. Arma gisa aukeratu dute euskara, errentagarritasun politikoaren mesedetan”.

Oskar Zapata-Topagunea

“Ongi egituratu dute diskurtsoa horren gainean. Aukera izan dute gobernua zirikatzeko. Entzuten ari garen diskurtsoak, baita Ezkerraren partetik ere, barregarriak dira”.

Sagrario Aleman-IKA

“Beti gutxietsiak eta baztertuak izan gara. Beti ere zokoan utzi gaituzte, aurreko legealdian eta legealdi honetan ere”.
Urtebeteko agintaldiaren inguruko irakurketa ere egin dute lau gonbidatuek.

Mikel Arregi-Euskarabidea

“Askotan gertatzen zaigu euskaldunoi ez zaigula gure ikuspegia adierazteko aukera ematen. Euskaldunok eta euskararen aldeko sustapena egiten dugunok erakusten dugu gure praktikan gauzak ez direla horrela; proposamen integratzaileak egiten ditugu, baina zoritxarrez, medioen zalaparta horrek estali egiten du. Erabaki sendoak hartu dira, eta gobernuak eutsi dio”.

Garbiñe Petriati-Behatokia

“Urteetan egon gara oso egoera makurrean, oso bazterturik, oso bigarren mailako herritar gisa trataturik. Ez da erraza izango urteetako politika bidegabeei buelta ematea: nahikoa ez da urte bat. Baina urtebetean uste dut beste kontundentzia batekin urratsak erakustea bazegoela”.

“Hizkuntza Eskubideen Behatokian biziki kezkatzen gaituen gai bat da Euskararen Legea. Nola gobernua osatzen duten lau indarren artean zalantzazko neurrien artean sartu den herritar guztiak berdinduko dituen legea sartzea. Aurrerakoiak uste diren alderdiek nola jarri dezakete zalantzan egoera gutxituan bizi izan diren herritarren eskubideak? Orube hori ezean, iruditzen zait zaila izango dela herritar guztien eskubideak bermatuko dituzten politikak garatzea”

Oskar Zapata-Topagunea

“Espero genuen gehiago, behar genuelako. Diote: ‘Nafarroarentzat txarra da euskararen garapenari lotutako guztia’. Oso kuriosoa da, zeren eta nafarrontzako euskararen garapenak aberastasuna baino ez du ekarriko. Hor sartu dira ez soilik oposizioa, hor sartu da Ezkerra. Zertan da txarra euskararen garapena? Nola izanen da txarra Tafallako saltzaile batentzako euskara jakitea?”

Sagrario Aleman-IKA

“Berari dagokiona baino askoz indar gehiago eginda [Ezkerrrak] beste hiru alderdiei egin zien Euskararen Legea ez kentzea. Berdintasunari eta askatasunari atake gogorra egin zitzaion. Gizartearen parte handi bati inolako hizkuntz eskubiderik onartzen ez diotelako. Nahiz eta jakin urtebete gutxi dela, eta zegoen egoera exkaxa zela, nik gehiago espero nuen, eta, batez ere espero nuen ez kikiltzea. [Gobernua] Ikusten dut beldurturik”.
Nola eman ahal zaio buelta euskararen egoerari?

Mikel Arregi-Euskarabidea

“Programan desadostasuna izan zen Euskararen Legea aldatzearena, baina denek onartu zuten horrela izango zela, eta gobernuari dagokio lan egitea horretan. Abiatu behar gara abiapuntu horretatik herritarren hizkuntza eskubideak bermatze aldera”.

Oskar Zapata-Topagunea

“Konpartitzeko espazioak behar ditugu; urte osoan eskaerak eginda ere, ez dugu aukerarik izan Ezkerrako parlamentariekin biltzeko. Batzuek proposatzen dute minbizi bati [euskarari] kamamila ematea. Euskararentzako neurri eraginkorrak behar dira”.

Garbiñe Petriati-Behatokia

“Bazterturik egon den jendarte multzo horren aldeko neurriak hartzea, justizia egitea da. Hau ez da inoren kontra, hala zabaltzen baldin bada ere. Guztiok berdin tratatuak izan behar dugu. Demokraziaren eta justiziaren aldeko zerbait da, ez da inoren kontra. Urteetan baztertuta egon diren herritarren aldeko neurriak hartu behar dira; justiziaz ari gara, berdintasunaz”.

Sagrario Aleman-IKA

“Hemen neurriak har daitezke, neurri praktikoak eta diskurtsiboak eta ez bat ez beste ez da hartu”.

Bestelako gaiak izan ere ian dituzte hizpide. Bideoan ikus daiteke solasaldia, oso-osorik.

Nafarroan euskara Nafarroan euskara Nafarroan euskara Nafarroan euskara
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Nafarroan euskara arloan nola eragin du aldaketa politikoak?”-ri buruz

  • EAEn bigarren mailakoak bagara, Nafarroan girugarrenetik beherakoak.
    Euskaldunon egoerak aldaketa nabarmenik izango badu, asko aldatu beharko dira gauzak, alderdi abertzaleetatik hasita. Gobernuan Geroa Bai dago, erdaraz, PNV. Geroa Baiko buruek ez dute euskara erabiltzen, ez bada oso egoera jakinetan, haurrekin, eta horrela. Hortik ez da izerdirik eragin diezaiekeen erabakirik etorriko.
    .
    Ezker abertzalea, Geroa Bairen (PNVren) bazkide da gobernuan.
    Ezker abertzaleak, PNVk ez bezala, dena egiten du ondo euskarari dagokionez, baina Altsasun eta Sakanan, adibidez, ez dugu alde handirik somatu batzuen eta besteen artean agintean txandakatu diren urte luzeotan.
    Ez dut ezagutzen EAJren edo Geroa Bairen egitaraurik euskararen berreskurapenean urratsak emateko, ez Nafarroan, ez Sakana osoan. Baina ezker abertzalearen egitaraurik ere ez (bataren eta bestearen jarduna konparatu ere ezin diren arren).
    Adibide zehatzetara joaz, Koldo Martinez, GBko eledun ospetsuak espainiera hutsez dihardu sareetan ia beti.
    Aldiz, Joseba Asiron, EHBilduko Iruñako alkate are ospetsuagoak, gehien-gehienetan espainieraz dihardu.
    Aldea ukaezina da.
    Eta horrela doakigu…

    • Gizarteaok indarra galtzen ari garen arren, nire ustez, horri aurre egiteko, bestelako formulak asmatu behar ditugu!!

  • Girugarren mailakoak edo, are, hirugarrenekoak ere, erran nahi baita.

  • Iruñean euskara baloratzeko ausardiarik ez EHBilduren partetik, nazkagarria. http://www.berria.eus/paperekoa/5002089/022/004/2016-06-03/euskara_baloratzeko_ausardiarik_ez.htm

  • Iltzain, bere hutsegiten guztiekin , euskara gehien erabiltzen dutenak EHBildukoak dira (ezker abertzalekoak bereziki), kritikak? Noski baina egia jakinda ta esaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude