Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxi

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxi –

Nafarroako Kutxa Fundazioa fundazio pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea. Bere jardun eremua, gizarte, ekonomia eta kultur garapena bultzatzea da. Nafarroako Kutxaren ekintza sozialerako dirua kudeatzen du, hau Caixabank-en akzioen % 1en jabe izatearen ondorioz.

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxiFundazio pribatu berezia da, Nafarroako Gobernuak (5), Nafarroako Parlamentuak (3) eta Iruñeko Udalak (1) izendatutako pertsonek osatzen duten Patronatuak gidatzen baitu eta Instituzio hauek beren jardunean, zeharkakoa izanda ere, izaera publikoko irizpideekin jarduteko behartuta baitaude.

Horrexegatik, Nafarroako Kutxaren Fundazioak egiten duen euskararen erabilera zaindu beharrekoa da, erakunde pribatuei eska dakiekeen erantzukizuna gainditzen baitu.

Udarako ekitaldi eta ikastaroetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan da (“Oihaneko erregea”-ren emanaldi bat eta “Pontxaren ipuin magikoak” saioa besterik ez).

Udazkenerako euskarazko ekitaldietan ditugu ipuinen bi saio, liburu aurkezpen bat eta euskarazko mintzatalde bat.

Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.

Gauzak hala izanik, gera bedi argi, bederen, gure taldearen salaketa, egoera aldatze aldera, euskaldunontzako eszenatoki hobearen bila.

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxi

Administrazioan Euskaraz Taldea