Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aurkezteko

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aurkezteko –

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariarekin bildu dira gaur goizean Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusia. ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenean jasotako urgentziazko neurriak abian jarri ditzan eskatu diote Ollori.

Datozen asteotan beste hainbat erakunde publiko zein pribatuekin elkartuko da Kontseilua.

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aurkezteko‘Geroa Euskaratik’ adierazpena aurkeztu zuen Kontseiluak ekainean egindako agerraldian, bazkideak alboan zituela. Pandemiari aurre egiteko euskalgintzarako urgentziazko neurriak jasotzen ditu adierazpenak, eta horiek orain paperetik errealitatera jauzi egin dezaten, erakunde pribatu zein publikoekin bilera erronda egingo du Kontseiluak.

Hain zuzen ere, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariarekin batzartu dira gaur goizean Iruñean Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Kontseiluko zuzendaritzako kidea, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Nafarroako Gobernuaren Egoitzan egin dute batzarra, eta bilera errondako aurreneko hitzordua izan da.

.

‘Geroa Euskaratik’ adierazpena

COVID-19ak kezka handia sortu du euskalgintzan. Izan ere, inork gutxik jakin dezake zenbaterainokoa izango den krisi honen eragina, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Hala ere, garbi dagoena da eragina bizia bezain larria izaten ari dela. Azken finean, krisiak gure gizartearen gabeziak utzi baititu agerian, eta zaurgarrienak eta gutxitutako taldeak kolpatu ditu gogorren. Hizkuntza eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: euskal hiztun komunitatean eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta? are begi bistakoagoa izan da.

Hori dela eta, Kontseiluak lehen diagnostikoa osatu, eta krisiari aurre egiteko beharrezko neurriak jaso ditu ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenean. Hala nola, hezkuntzaren esparruan, kulturan, helduen euskalduntzean zein eremu digitalean, besteak beste (adierazpena osorik hemen).

.

Bilera erronda: Nafarroako Gobernua

Adierazpenean jasotako neurri horiek aurkeztu dizkiote Bilbaok eta Iribarrenek Ana Ollo kontseilariari, erakunde nafarrari dagozkionak lehenbailehen martxan jarri ditzan. Gainera, Gobernuak abian jarritako Nafarroa Suspertu planari ere ekarpen zehatza aurkeztu dio Kontseiluak, eta hori ere hizpide izan dute. Hala ere, pandemiaren ondorioak, oinarrizko eskubideak eta hizkuntza politikak izan dira batzarraren ardatza. Horiek ere kontutan hartu behar baitira gizarte berdinzalego eta kohesionatuago bat lortu nahi bada.

Gaurko Nafarroako Gobernuarekin izandako batzarra bilera errondaren hasiera besterik ez da izan. Datozen asteotan ordezkari publiko eta pribatuekin bilduko da Kontseilua, eta irailean ere jarraituko du ‘Geroa Euskaratik’ proposamena ezagutzera ematekn eta neurri horiek hartzeko konpromisoak lotzen.

 

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aurkezteko

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aurkezteko

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.