Mugitu ezpaina

Mugitu ezpaina –

Euskaraldiaren helburuetako bat “gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea” zela adierazi genizuen aurreko batean.

Hona hemen beste adibide eder bat, lotsa gutxirekin eta umore handiz emana, euskarazko aisialdian aukera gutxi eta gainera aspergarria izaten dela dioenarentzat:

Gaztea Irratiko Dida sasioan Maddalen Arzallusek Euskaraldiari kantatu zion (kasu, Manolo Escobarren “Que viva España” moldatuta!), eta Bilbo Zaharreko Zubiburu jatetxean -San Anton zubipean dagoena-, ikuskizun aparta eskaini dute Yogurinha Borova, The Chanclettes eta Nenita Danger artista dirdiratsuek.

.

Hilabeteetan txapa entzun eta,
azkenerako jantzi dugu txapa.
Ea ez zaigun gogorregi egiten,
hamaika egunetako aldapa.
Doainik saldu digutenak,
prezio garestia dauka.
.
Euskaldia hasi da, mugitu ezpaina.
Euskaraldia hasi da, atera mingaina.
Euskaraldia hasi da, denontzat ez baina.
Euskaraldia hasi da, falta dena betor.
.
Herriz herri euskara batzordeetan,
hainbeste tailer (e)ta girotze saio.
Ahoz aho heldu zaigun hizkuntzari,
gure ahotan eutsi behar zaio.
Nahiz (e)ta denak hil behar duen,
hiltzeko prest inor ez da jaio.
.
Euskaldia hasi da, mugitu ezpaina.
Euskaraldia hasi da, atera mingaina.
Euskaraldia hasi da, denontzat ez baina.
Euskaraldia hasi da, falta dena betor.
.
Zitzaizkiokeen, balitzaizkiegu,
banu, bagina, balitza, baleza.
Gauza normalak natural esatea,
inori ez zaio egiten erraza.
Askotan nahiago nukeen,
jaio izan banintz japonesa.
.
Euskaldia hasi da, mugitu ezpaina.
Euskaraldia hasi da, atera mingaina.
Euskaraldia hasi da, denontzat ez baina.
Euskaraldia hasi da, falta dena betor.

Mugitu ezpaina

Mugitu ezpaina