Mintzapraktika egitasmoak, bidelagun bila

Euskaltzaleen Topaguneak, AEK-k eta maramara* taldeak, urriaren 21ean Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan hitzarmen bat sinatu zuten eta, elkarlana finkatzeaz gain, aho batez azpimarratu zuten bidelagunen beharra.

Mintzanet_aek_topagunea - Mintzapraktika egitasmoak, bidelagun bilaEuskaltzaleen Topaguneak eta AEK-k hainbat herritako mintzapraktika programak kudeatzen dituzte; Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide…, aurrez aurrekoak direnak (kafetxo bat hartzen, taldean); eta maramara* taldeak, berriz, Mintzanet egitasmoa, besteen online bertsioa dena. Egitasmo hauen helburua, nahi duenari, euskara doan praktikatzeko aukera ematea da, eta, horretarako, bi oinarri daude: bidelaria, euskara praktikatu nahi duen pertsona; eta bidelaguna, praktikatu nahi duen horri laguntzeko prest dagoen euskaldun jantzia. Azken honek, ez du irakaslea izan behar, ez du titulurik behar; helburu bakarra euskara praktikatzea baita eta ez irakastea. Gainera, laguntzaileari ere ate berri bat zabaltzen zaio; euskarari bultzadatxo bat emango dio eta harreman berri bat egingo du.

Mintzaneten kasuan, parte hartzaileen profila era askotakoa da; gaur egun 17tik 89 urtera bitarteko lagunek parte hartzen dute, eta, une honetan, 300 erabiltzaile inguru ari dira binaka jarrita euskara praktikatzen. Aniztasun hori ikusteko, hemen hainbat parte hartzaileen esperientzia azaltzen duen bideoa:

Mintzaneten izena emateko www.mintzanet.net webgunean IZENA EMAN jartzen duen tokian sakatu besterik ez du edo info@mintzanet.net helbide elektronikora idatzi.

Aurrez aurreko talde batean parte hartzeko, herriko euskara elkartera, euskaltegira edo euskara zerbitzura jo daiteke; edo mintzapraktika.org atarian dagoen izen emate fitxa bete.

Gonbitea eginda, animatu!

aurretik…

Ezagutu Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak

Rocio-Mila

bidelaguna

Mintzapraktika egitasmoak, bidelagun bila