Mikel Alonsoren agur mezua euskarara itzuli dugu

Mikel Alonsoren agur mezua euskarara itzuli dugu –

Mikel Alonsok Real Union taldea utziko du lau denboraldi eta gero, Madrilen entrenatzaile ikastaro bat egiteko. Sare sozialetan mezu batekin eman du bere agurraren berri, gaztelania batuan. ZuZeuko irakurleei euskara baturako itzulpena egin diegu, bere garaian Iñigo Martinezekin egin bezala, Realetik Athleticera joan zenean.

Mikel Alonsoren agur mezua euskarara itzuli dugu

Ohar ofiziala.

Hitz hauek @Kalani50 Real Unioneko zaleari erantzuna ziren jatorrian, taldea orain uztearen arrazoiagatik galdetu zidanean. Milesker @Kalani50, aurreikusia bainuen gaiari buruz lerro batzuk idaztea, egoera baliatuz.

Udan klubarekin hitz egin nuen, denboraldia hasi aurretik suertatu baizitzaidan zerumugan hilabete eta erdiko entrenatzaile ikastaro trinkoa egiteko aukera, Xabi anaiarekin batera, eta Lehen Mailako beste adiskide ohi batzuekin batera; nere formakuntza prozesuan aukera primerakoa. Aitzitik, datak ez ziren inoiz argi egon, ezta ikastaroa aurten aurrera aterako zenik ere. Azkenean, ikastaroa martxan da, eta astelehenean da hastekoa, apirilaren 16an. Erabakia hartzea oso zaila izan zen, izan ere azken lau entrenamendu asteetan egotea galarazten zidan. Sailkapenean taldeak une horretan zuen egoerak ez zirudien arriskutsua, eta beraz bide hori hartzea erabaki nuen. Orduan kirol zuzendariarekin hitz egin nuen, Eneko Romorekin, eta erabakia adierazi nion.

Eskertzeko asko dut, Eneko, lankide eta maisu, jakin baitakit zuretzako eta klubarentzako erabaki oso zaila izan dela. Beti gogoratuko dut nere arrazoiak ulertu eta enpatizatzeko izan duten gaitasuna.

38 urte beteko ditut eta baliteke Madrilera orain ikastaroa egitera joatean Real Unionetik agur esan beharra ekartzea, hedabideren batek esan duen bezala. Auzi hori klubak eta nik zehaztu ez dugun arren, kontratua aurten amaitzen zait. Hogei urte daramatzat futbol profesionalean; opari bat. Hunkitzen nau eta errespetua ematen dit gaur Getxon nere azken norgehiagoka izan daitekeela pentsatzeak. Entrenatzaile izaten ikasi nahi dut, eta ikastaro hau aukera bikaina da; anaiarekin batera egin nahi dudanak esanahi handia du neretzat, eta batez ere nere futbol karrera hasi nuen tokira itzultzea, bere albora.

Aitortzen dut lau urte hauetan, Real Unionen, gure Gal estadioa nere benetako eskola izan dela, talde batasunaren esanahia zein den ikasteko. Eta eskerrak ematen ditut taldearen kamiseta jantzi dudan egun bakoitzagatik, bizitzak eman didan oparia baita. Kluba osatzen duten atal bakoitzari eskerrak, zaleetatik hasi eta zelaiako lorezainarekin amaitu, bulegoak, zuzendaritza, presidentea, talde teknikoa, eta jakina, nere adiskide maiteak, hainbeste irakatsi didatenak dena hemen idatzian jartzeko. Kluba ez da handia soilik bere historiarengatik, izan zenagatik, baizik eta oraindik ere handia da bere izatearen atomo bakoitzagatik, eta onena merezi du. Batek daki etorkizun ez urrun batea jasoko dudan formakuntza eta ezagutzaren onurarik aterako duen klubak, izan zelaian ala zelaitik kanpo. Milesker guztioi [euskaraz]. Aupa Union, Aupa Irun!

P.D: Nere gaurko adiskide guztiei:

“Onerako eta txarrerako, behar denerako, taldea izan gaitezen!”

Mikel Alonso

Mikel Alonsoren agur mezua euskarara itzuli dugu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Mikel Alonsoren agur mezua euskarara itzuli dugu”-ri buruz

  • Ea ba balio duen honek konturatzeko euskaraz egiten den agur bati rekonozimendu puntu bat emateko, kalapita txorotan sartzen aritu gabe. Kojones. Batek egingo euskaraz eta batuan ez duela egin leporatzen, eta besteak egiten du españolez ta danak txiton. Ze tontoak garen pordios.

  • euskaldun bat 2018-04-17 15:32

    Guztiz ados

  • Benetan be…

  • Amatiño baino tontoagoak hain zuzen.

  • Zalo Akaziaga 2018-04-17 21:44

    Ez, ‘toma’, ez da jorrela izan.
    Batak gaztelania estandarrean eta bere hizkera idatzian egin zuen, bi-bietan; besteak, gaztelania estandarrean baino ez. Euskaraz analfabetoa izango da, ziurrenik, eta ezin.

    Gaztelania estandar hutsez egitea bere aukera da, eta berori hautatu du. Gaztelaniazko bere hizkeran idatzi izan balu, ordea, ziur naiz askotxok esango zutela zer edo zer. Baina ez du horren beharrik izan, antza denez, gaztelaniaz alfabetatua da eta.