Martinezek Arzallusi, “Autentizidadea eta hurbiltasuna” sentiarazi [Euskadi Irratian]

Martinezek Arzallusi, “Autentizidadea eta hurbiltasuna” sentiarazi [Euskadi Irratian] –

Maddalen Arzallusek atzo Euskadi Irratiko Faktorian esanak, Iñigo Martinezen agurrak euskalkiaren eta batuaren bueltan sortu duen eztabaidaren harira.

.

Handia. Handia Iñigo Martinezen talde aldaketarekin piztu den eztabaida.

Erreala utzi eta trukean Athleticera joatea erabakitzeagatik. Errealak ere, beste kamiseta baten trukea proposatu die Iñigorena daramaten zaleei. Truke deigarria, neutralki zerbait esatearren, baina pertsonalki barregarria iruditzen zait, edo negargarria, edo ziurrenik biak batera. Hala ere ez da hori talde aldaketaren eztabaida erraldoi egin duena.

Iñigok agurreko gutuna ondarrutarrez egin izanak piztu ditu sare sozialak. Eta hori ere, jarrai dezagun neutralak izaten, deigarria iruditu zait. Nago futbolarekin loturaren bat duen edozer kritikatzen duen jende jakintsuak ez ote duten hainbeste gorrotatzen duen inperio hori are gehiago elikatzen. Finean sare sozialetan dabilen mundu paralelo horrek ere ez ote duen izarren hautsa bizigai. Bere soldata potoloaz edo orrazkeraz hitz egin izan balute tira, baina Iñigori zer eta euskalkia salatu diote.

Sar nadin eztabaidan bete-betean. Ez dakit zuei, baina ondarrutarrez idatzitako gutunak, niri behintzat, autentizitatea eta hurbiltasuna sentiarazi dizkit, beste inori edo roboten bati eskatu beharrean Iñigok berak idatzi izan balu bezala. Orain arte ahoa zabaldu duen bakoitzean hitz egin duen modu berberean. Baina, batez ere, euskara batuaren eta euskalkien lekuari buruz pentsatzera eraman nau honek guztiak, eta argi dut eremu formalean euskara eredu bat erabili beharko genukeela.

Nire ustez Lehendakariak edo UPVko erredaktoreak euskara batuan idatzi eta hitz egin beharko lukete, beren euskalkien buztidurak galdu gabe, horiek ematen baitiote bizia euskarari. Baina eremu formal guztiak al dira berdinak? Ala eredu formal horietan ere badira informalagoak direnak. Ez dut uste Lehendakariaren eredu formala eta kirolari edo musikari batena maila berekoak direnik, eta agian, bigarren eremu horretan euskalkien polifonia ezberdinak entzutea ez litzaiguke batere gaizki etorriko.

Sarriri behin irakurri nion, garai batean euskalkiek euskara batua ikasi behar izan zuten modu berean, again orain batuak ikasi beharko lukeela euskalkietatik. Arrazoi du, euskalkiek badute bestelako gatz bat, eta gatza, medikuek eta akademikoek debekatzen badigute ere, behar beharrezkoa da janarien edo kasu honetan hizkuntzaren kontserba bizirako.

Eta amaitzeko, eztabaida honek sortu didan azken kezka plazaratze aldera, nire dudak ditut tolosaldekoa edo gipuzkoarra izan balitz horrelako salaketak jasoko ote zituzkeen; baina gure euskal herri honetan Mauletik Bilbo baino askoz urrutiago dago Bilbotik Maule. Dena dela, bakoitzari berea, eta Iñigo zuri zorixonak, edo goresmenak, nik ez dut beste bat eman diezadaten zure euskalkia trukatuko sare sozialetako hiperreguladore aspergarrien denda ofizialetan.

Martinezek Arzallusi, "Autentizidadea eta hurbiltasuna" sentiarazi [Euskadi Irratian]

Martinezek Arzallusi Martinezek Arzallusi Martinezek Arzallusi Martinezek Arzallusi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Martinezek Arzallusi, “Autentizidadea eta hurbiltasuna” sentiarazi [Euskadi Irratian]”-ri buruz

  • Ondarrrutarra bakkarik jemdea izan daiteke, ez hizkera. Hurbiltasuna, izan liteke, edo beharbada poitiagoa, pollitagoa erraten da geronen lurretan, euskaraz idaztea. Neronek ez dut onartzen euskalki, hizkera eta horrelakorik Neroni euskaldunberria naiz, onartuta den treminologian, baina, halandaze ere, inongo euskaldun baino euskara, ez euskera, baino euskaldunago naiz. Euskaraz lau hitz errateko gai eta ondoren erdraz dena egin. Boa txabal. Eta ez dakit zenbat milio euro irabazi eta eukaraz kontatzen jakin ez? Un sano regionalismo vascongado. Zorionez, nerau nafarra naiz, eta ez ditut jelkideak jasan behar, oraingoz!